Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

23/03/2011

Manifiesto a favor de la oficialidad del euskera en Navarra

Este es el manifiesto de los de La Ribera de Navarra a favor de que el euskera sea lengua oficial en su zona.

Los de la Navarra Media nos adherimos de inmediato a tales reivindicaciones:

- Queremos los mismos derechos que el resto de navarros.

- Queremos los mismos derechos que el resto de navarros para que nuestros hijos estudien en euskera.

- No queremos que nuestros hijos sean navarros de segunda división...

Apirilaren 9an, Korrikak berriz ere Erribera zeharkatuko du eta 25 urte pasa ondoren, manifestu
hau sinatzen dugunok, bigarren mailako herritarrak izaten ez dugula jarraitu nahi esateko,
adierazteko eta exijitzeko garaia heldu dela uste dugu.


Honek, beste nafarrek dituzten eskubideak izan behar ditugula esan nahi du, eta horregatik,
Erribera zonalde ez euskalduntzat duen eta herritar guztiak maila berean jartzen ez dituen
Vascuenceren legea desagertu behar da.


Euskara gure hizkuntza da, Nafarrak eta Erriberarrak garelako. Gure seme-alabek, euskara
ikasteko, beste edozein nafarren seme-alabak dituen eskubideak izan behar dituzte, eta
eskubide hauek erabiltzeko baldintzak ere beste nafarrek dituztenak izan behar dira.


Foru zein udal-administrazioetako oposaketetan lehiatzeko, beste edozein nafar herritarrek
dituen baldintza eleanitz berak izan behar ditugu.


Gure seme-alabak ezin dira bizitza osorako bigarren mailako nafarrak izan, hortaz, neurriak jarri
behar dira, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin.


Aldeko pausuak emateko garaia da, nafar guztion hizkuntzaren aldeko pausuak. Euskarari
jartzen dizkioten oztopo guztiak kendu behar ditugu, gure hizkuntzak Nafarroa osoa
naturaltasunez eta konplexurik gabe zeharka dezan.


Honengatik guztiarengatik, Vascuenceren legearen indargabetzea eta Nafarroako nafar guztion
hizkuntzaren ofizialtasuna jasoko duen Euskararen lege berri bat eskatzen dugu.
Honetarako, manifestu hau sinatzen dugunok, Apirilaren 9an goizeko 12:30ean Tuterako
Sancho el Fuerte plazatik “Nafarrak garelako, ERRIBERAN EUSKARAZ” lelopean
abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.

Los comentarios son cerrados