10/01/2014
Loreto bezpera / Víspera de Loreto
LORETO Ama Birginaren bezpera. Abenduaren 9a, herri osoa agertu da lainotuta, ez da ikusten hamar metrora. Hotza da hitza.
9ak bost gutxitan Lorero baselisaren kanpai txikia jo dute, herrian dauden gehienak bederatziurrena egitera joaten dira.
Sukaldeko sua prestatu dut, sua hamarrak arte pizteko ohitura ez badaukat ere, gaur hotza dela eta bederatzi eta erdietan piztea erabaki dut.
Sukaldeko leihoa irekita daukat okinaren bozina entzuteko, okinaren furgoneta ailegatu arte Durangoko liburu eta disko azokari buruzko artikulutxua irakurtzen dut. Erabat hotzituta geratu naiz, irakurtzeari utzi diot eta suaren ondo-ondoan eseri naiz gorputza berotu nahian.
Okina, gaur nahiz eta astelehena izan atzeratzen ari da, ez da harritzekoa, izotza eta lainoak ez die batere laguntzen. Azkenean bozina ...entzun dut, baina okin neskarena da, herria txikia izan arren, bi okin etortzen dira, bost minutu iragan ondoren entzuten dut okin mutilaren bozina, bi jauziz jaisten naiz plazara. Soilik hiru herritar irten gara ogiaren bila.
Eguraldi benetan kazkarra. Hamarrak dira, sutara hurbiltzen naiz, suaren ondo-ondoan izaten naiz esnea berotu arte. Gosaltzen dut, Gara egunkaria irakurtzen dudan bitartean.
Ama ohetik jaiki baino lehen berogailu zentrala pizten dut, lainoa oraindik sartu-sartuta dago, inguruetako tximinien kea ez da bereizten, lainoa pittin bat igo arren kea eta lainoa ez da bereizten.
11:30ean ama jaiki eta garbitzen dut, gosaria ematen dut. Kanpoko hotza sukaldeko leihotik somatzen dut, lainoa pittin bat ireki arren. Amaren janariaren bor-borren artean, Atxagaren azken liburua jarraitzen dut irakurtzen....

17:27 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados