07/11/2014
Murieta, eskolarik gabe geratu da
Nafarroako herri guztiak ESKOLekin (ikastetxeekin) ezagutu ditugu.
Egun berriz, oso leku gutzietan geratzen dira.
MURIETAn azken urte hauetan asko borrokatu ondoren eskolak iraun du. Iaz, adibidez, lortu zuten ikasle kopuru minimoa lortzea eta Nafarroako Gobernuaren konpromesua lortu zuten bederen aurten Murietako eskola mantentzea. Herri baterako, gurasoentzat oso garrantzitsua baita.
Bat-batean, ezer jakin gabe Nafarroako Gobernuak ikasleen gurasoei adierazi die ostiral honetan eskolako ateak itxita izango direla. Puntu. Horrela. Kitto. Akabo.
EH BILDU, haserre oso, urgentziazko galdera aurkeztu du Nafarroako Legebiltzarrean (Parlamento), Jose Iribasi, Hezkuntza sailburuari (Kontseilariari) premiazko galdera egiteaz gain, astelehenerako adierazpen konstituzionala aurkeztea proposatu du.
Iaz, Nafarroako Gobernuak landa eremuko ikastetxeak bultzatzeko konpromesua hartu zuen, ikasturtea hasi orduko hara zerekin gatozkigu!
Bat-bateko ateraldi honek ez dauka ez hankarik ezta bururik ere.
Herriek aspalditik daukate etorkizun iluna, gero eta nekazari gutxiago behar dira.
UPNk egindakoak, ezbairik gabe, landa eremuko eskola txikien katerako izateaz gain, herrietako garapenaren kalterako ere bada. Herrian dauden haurrak egunero Lizarrako ikastetxeetara joatera behartzen baitituzte…
Autobusez gora, autobusez behera erabiliz...
Dagoeneko LAB, EILAS, Murietako Udalak ere salatu dute eskola itxi nahi izatea. Baita Arartekoaren aurrean ere kexa jarri dute gurasoak...
Gerardo Luzuriaga
08:30 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados