09/12/2014
Zirila Santxez Etxeberria
Ama galtzen duzunean, batez ere herrian familiar bakarra geratzen denean, den-dena bukatzen dela sentsazioa daukat. Baita herriarekin izan den lotura ere.
Ama ezin hobea eduki dugu, auzolagun ona eduki dugu. Beti laguntzeko prest. Isila, alaia, hurbila, maitagarria.
Gaixatasun luze hau ondoren zaila egiten zait gazte garaia gogoratzea. Baina, batez ere gaur,
Garai hartako denborara burura nahi dut ekarri. Txikitan, gazteetan bizi izandakoa gogoratzea, hain zuzen ere.
Gutxienez, 95 urte bizi izan du, gutxienez diot, bada elizako jaiotze data ez dator bat udaleko jaiotze datarekin. Udalerako papereetan zaharragoa zen 96 urtekoa, 97rako.
Ama Azuelon jaio zen. Oinez Nazarretik ordu eta erdiko herri batean. Han egin zituen 24 urte, soilik behin irten zen El Bustora zerbitzari, han elkartu zen Asartako Luisarekin, gero ere Luisarekin Nazarren azken urteak elkerren ondoan bizi izan zen, Luisa urte bi lehenago hil zen, oso bizitza antzerakoa eraman zuten.
Cirila 24 urtetik 95 urtera arte Nazarren bizi izan da; hortaz, ia-ia bizitza osoa Nazaren egin du, Nazartar peto-peto bihurtuta. Hasierako hilabeteak ez ziren errazak, lehenengo hilabeteak gogorra egin zitzaizkion.
Urteak joan ahala, berriz, ezin hobeto moldatu zen, bere herria sentitu arte. Azuelorekiko herrimina poliki-poliki gainditzeaz gain Nazartar bihurtu zen, Nazartar peto-peto, hori bai , Azuelo inoiz ez ahaztu barik. Harik eta 10 urte arte, buruan geratu zen kontu bakarra zen , Azuelokoa zela, hain zuzen ere. Gainontzeko guzti-guztia garai hortarako ezabatuta zeukan, zein izan zen senarra, gurasoak, seme-alabak, azolagunak, den-dena… hori izan ezik, Azuelokoa zela. Bitxia.
24 urterekin etorri zen Nazarrera, Azuelo herria utzi eta ikazkinarekin ezkondu zen, bera baino 13 urte zaharroago zen Jose Luzuriagarekin. Ohikoa zen bezala, urtero haur bat hasi ziren egiten. Lehenengoa, Rosario, gero Kodes, gero denak mutilak, Jose Mari, Juan Antonio, Frantsizko Jabier (jaio bezain laster hil zena), Gerardo, Jose Jabier.
Aitaginarreba eta amaginarrebarekin (Hermenegildo eta Josefa) bizi zen. Urteak konturatu gabe, lan eta lan, izerdiz eta izerdiz, aurrera joan ziren. Urteak ederrak izan ziren. Ama eta aita disfrutatu zuten, beti pozik, alai eta langile.
Cirila emakume indatsua bezain ederra izan da, zaila da seme-alabentzat konturatzea fisikoki nolakoa izan dira gurasoak; dena den, memoriaz egiten, eta nola ez argazkiren baten bat lagunduta, esan behar dut itsura honekoa izan dela, osasuna ezin hobea eduki duena, soilik behin izan da ospitalean bizitza osoan, eta hori duela 4 urte izan da, burua eta gorputza erdi bukatuta zeukanean.
Emakume indartsua izan da, txikita-txikitatik animalien eta lurren artean ibilitakoa, beti familiaren lurretako beharretan laguntzeko prest. Goiz-goizetatik soroetan, eta lapikoen artean. Azken finean langile fina.
Lehenengo urteetan, nik 8 urte eduki arte goiko auzoan bizi zen, garai horretarako auzo hori jenterik gabe zegoen, nahiz eta etxe ugari izan, soilik Felix Ibarrolarena eta gurea jendez zeuden, gainontzeko guztiak hutsik… Gutxi gorabehera Cirilak 50 urte eta aita 63 urterekin beheko auzora joan ginen bizitzera, duela 30 urte berriro goiko auzoko etxera bueltatzeko.
Auzo honetan bizi izan ziren familiak zahartzen ari ziren, soilik zaharrak geratu ziren herrian, seme-alabak aspalditik joanda zeuden hiriburuetan. Cirila, Maria Puy eta Tere izan ziren gazteak, gaiontzekoak zaharrak Lucia, Felisa, Benita, Isabel, Josefina, Paquita eta Aparicion… beharrezkoa izan zenean laguntza emateko prest izan zen, batez ere gaixorik zeudenean.
Cirila emakumea isila, inoiz ez zuen gaizki hitz egiten, edo katukatiluetan ibiltzen ez zen emakumea izan da, irakurri eta idatzi ez zekiena, baina azkarra gainontzeko kontuetarako, eta prest edozein mesede edo lan egiteko. Alaia, langile fina, emakume dotore.
Gerardo Luzuriaga
21:10 | Permalink | Comentarios (4)
Comentarios
Kaixo Gerardo,eta familia!Atsekabe handiz jakin dugu Zirila hil dela,ulertzen dugu zuen samina eta atsekabea,jaso ezazu Elorriotik gure doluminik sentikorrena.Besarkada ta musu haundi bat denoi!!!!!
Anotado por: julen | 10/12/2014
Kaixo, familia... Ondo izan zarete ordezkaturik... Arreba izan da gurekin, nahiko eta sobera... Eskerrik asko...
Anotado por: Gerardo | 10/12/2014
Kaixo Gerardo eta familia! Zuen amaren heriotzaren albiste tristea jaso berri dugu. Muxu eta besarkada haundi bat Donostiatik. Animo eta eutsi goiari.
Anotado por: Arritxu | 16/12/2014
Eskerrik asko, denei...
Anotado por: Gerardo | 20/12/2014
Los comentarios son cerrados