Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

15/01/2015

Nafarroako Euskararen Legea aldatzeko unea...

28 urte igaro ondoren, eremu ez euskalduneko ikasleek euskaraz ikasi ahalko dute. Pozik. Garaia zen. Orain, Nafarroako ume guztiek edukiko dituzte euskara ikasteko aukera berak.

Aldaketa historikoa da, oraindik urrats asko falta badira ere, baina hau pozgarria da. Dena den arazo ugariei aurre egin beharko genieke, ez pentsa.

Legeak diona garrantzitsua da, oso; baina legearekin soilik ez dugu edukiko dena lortuta, ez. Oraindik jarraitu beharko dugu euskarak duintasunez nahi dugun guztietan eta nahi dugun guztiek  ikas dezaten. Baikorra naiz, lorpena historikoa izan da. Legean onartuta dago, ea orain errealitate denon artean bihurtzen dugun.

Hamaika traba, hamaika oztopu edukiko ditugulakoan nago, orain da unea benetan horren aldeko borroka egiteko, bidea irekita baitaukagu.

Hamaika aitzakia aurkituko dituzte hasi garen bidea oztopatzeko; baina jakin dezagun Legea gure alde daukagula, orain arte hainbeste urteetan entzun duguna; aitzitik,  gure alde daukagu, espero dut, arrazoiekin eta legearekin gure alde hamaika argudio aurkituko ditugula hemendik aurrera Nafarroan nahi duten ikasle guztiek euskara txiki-txikitatik ikas dezaten, naturaltasunez eta lasaitasunez.

D eredua eremu ez euskaldunean eskaintzaren alde Nafarroako talde politiko guztiek bozkatu dute, UPN eta PP izan ezik.

KONTUAK HORRELA, (D eredua Nafarroa osoan zabalduta izanda) erraz ulertuko  da IKASTOLAK  babestuak izan beharko  direla, bada, D eredua sare publikoan ere hemendik aurrera eman baitaiteke. Ea hori ere lortzen dugun.

Gerardo Luzuriaga

Los comentarios son cerrados