14/04/2015
Legez Elizak lapurtutako ondareak berarentzat geratuko dira
Triste baino tristeago. Elizak erregistratu dituen ondasunek Elizaren izenean jarraituko dute. Hori da marka. Haien artean Nazarreko eliza eta Loreto baseliza. Hori azala hori!
Dena den, hemendik aurrera frogarik gabe ondasunak Espainiako Legeak Elizaren izenean jartzeko aukera kenduko dio. Garaia zen. Baina, orain arte inmatrikulatu dituzten ondareak bere poltsikoan geratuko dira. Soilik Nafarroan 1.087 lur zatia.
Ezbairik gabe Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren ekimenak eragin handia eduki du Elizari pribilegio hau bertan behera uzteko. Zalantzarik gabe, gizartearen arrakasta izan da.
Egia esateko Elizak nahi izan duena egin du, lapurtu ditu hamaika ondasuna eta orain amnistia lortu du.
Nazarreko eliza eta maite dugun Loreto baseliza betiko galdu dugu.
Gerardo Luzuriaga
16:39 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados