19/07/2015
Nafarroako Jaurlaritza (Gobernua)
Afera honi buruz ixilik izan naiz, orain arte; alde batetik eskuindarrei haizea ez emateagatik, eta bestetik zaila baita iritzia ematea justu lortu dugunean eskuindarraren eskuindarrak boderetik botatzea.
Pozteko garaila da. Egia da kontu batzuk, asko ez zaizkidala gustatu, Geroa Baik, nire ustez, protagonismo gehiegi hartu du; baina tira, espero dugu hori guztia, gainditzea... EZIN DUGU AHAZTU HIRU ALDERDI EZKERTIAR DAUDELA, espero dugu denon artean abertzale eta ezkertiar kutsua nabarmentzea.
Itxaropen handiak dauzkat lau alderdi hauetako batuketan, espero dugu UXUE horretaz konturatzea eta lauron Lehendakari (Presidentea) izatea.
Laburbilduz. Baikor eta pozik nago... Nahiz eta Nafarroako Jaurlaritzaren kideak osatzean harritu samar geratu.
Jaurlaritzaren osaketa garrantzia badauka ere; ezbairik gabe, garrantzia handiago dauka adostutako programak. Programari 10 puntutik 7 emango nioke, oso ongi, hori bermatuta eta bete izanez gero ia-ia berdin da zeintzuk egongo diren Gobernuan.
Dena den Geroa Bai EAJren barruan izanda fiatzeko modukoa izango ote da. Ezin dugu ahaztu EAEn PSErekin hitzarmena egin duela. Aldaketa eta hausnarketa alderdi guztiek egin behar dute; baina batez ere EAJ, gauza bat dioelako eta kontrakoa egiten duelako...
Nafarroan ere ez dira oso ondo hasi, Barkosek ez du hitza bete, Geroa Baik propostutako kideak, oso perfil politiko markatuta daukate. Sare sozialetan salatu duten moduan Ayerdi, Lehendakariordea, Uxue bera, Lehendakaria (Presidentea), edo Komisioneseko partaidea ez badira perfil politiko nabarmenekoak?
Ez, horrekin ez nago batere gustura; baina bai programarekin, eta programa bete izanez gero garrantzitsuena bermatuta izango da, hori espero dut. ALDAKETA izan da, izugarrizkoa gainera, nahiz eta Gobernuan 3 alderdi ezkertiar izanda, 26 kidetik 17 ezkertiar izanda, Gobernuan ere partaide ezkertiar gehiago espero nuen eta izan behar lukete.
Gerardo Luzuriaga
12:27 | Permalink | Comentarios (1)
Comentarios
Estoy contento con el cambio en Navarra (cómo no), aunque una vez vista la composición del Gobierno podría estar más. Que esté Ayerdi (PNV), Laparra (CCOO), y la misma Lehendakari (Uxue) y no estén otros creo que es inclinar la balanza hacía un lado. Hay que tener en cuenta que el Parlamento, que es el que elige al gobierno lo componen 9 (Gero Bai), 8 (EH Bildu), 8 (Podemos) 1 (Ezkerra). Me he leido el programa y ahí si estoy de acuerdo, con lo que si se cumple (haremos un seguimiento cercano y pormenorizado) lo pincipal ya está asegurado. En definitiva, aunque ya sé que no es lo mismo, pero es preocupante dar tanto protagonismo a los que en la CAPV pactan el programa con el PSE.
Anotado por: Gerardo | 19/07/2015
Los comentarios son cerrados