05/11/2016
Uxoak
Joan zen astean bikote bat paseatzen zebilen herri inguruetako bidezidor batetik, berrehun metrora ehiztariak zeuden, tontorretik iragaten dituzten uxoak akabatzeko asmoz. Egun horretan tiro bat ere ez zuten bota, aurreko eguna, uxo asko iragan arren, egun hori ez zen aproposa izan uxoak ehiztatzeko.
Bat-batean bikoteari zuhaitz batetik zarata etorri zitzaion, uxo zauritua zuhaitzetik sastraka itsu batera sartu zen, mutila horren atzetik joan zen, hogei segundutan uxoa eskuan zeraman. Uxoak tiroa hegoan zeukan; berez ondo zegoen, bizirik; baina inondik inora ez hegan egiteko moduan. Neskak pena sentitu zuen. Mutila neskaren aurpegia ikustean libre utzi zuen, nahiz eta ondo jakin azeriaren edo azkonarraren afaria izango litzatekeela.
13:36 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados