28/02/2017
Nazarreko eliza
Iruñeko Elizak (Artzapezpikutzak) Nazarreko hainbat ondasun jarri ditu bere izenean, bera jabea dela frogatzeko inolako dokumenturik gabe. Mende luzez inoren izenean egon ez den ondare pulikoaren jabe egin da Eliza. Di-da batean, orain arte herria izan den jabetza berarengana hartu du.
Eliza negozio handia egiten ari da, eraikin eta lursail horiengatik inolako zergarik ez baitu ordaintzen. Elizak ez du zergarik ordaintzen, ezta BEZa era.
Ez ditu betetzen ez Zazpigarren mandamendua ez duzu lapurtuko, Ezta hamargarrena ere, ez dituzu besteren ondasunak desiratuko. Egin Elizak esaten duena, baina bada ez bada inoiz egiten duena.
Iruzurrik handiena herriko kristau eliztarrei eta munduan zehar kristoren doktrinari jarraitzen dutenei egiten die. Lotsagarria.
Gerardo Luzuriaga
17:34 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados