20/04/2017
Joar eguna - Bargota - 2017
Aurten ekainaren 3an, urtero moduan Joar eguna ospatuko dugu. Aurten Bargota herriari dagokio antolatzea. Ohore handia da egun hau edozein herritan antolatzea.
Hasi ginen Otiñanon-Mirafuentesen, lehenengo urtea berezia izan zen, urduritasuna, hurbiltasuna, egun berezia izan zen. Hortik aurrera, dagoeneko dena dago erdi antolaturik, arduradunek urtez urte jasotzen dituzte tresnak, tramankuluak, Nafarroako bandera barne eta dena dago prest hurrengo urterako.
Aurten Bargotak hartuko gaitu. Bargota oso herri berezia da. Ederra, ondo zainduta. Oso gutxitan izan naiz herri horretan, baina izan naizenean beti gustatu zait.
Aukera edukiko dugu hango ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko. Blog honetan jarriko dut ezaugarriren bat...
G. L.
10:00 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados