05/05/2017
aurrekontu antisozialak
EAJren Espainiarekiko menpekotasuna azaltzen. Herri txiki batekoa naizenez, ondo dakit zer den menpekotasuna. Aste honetan Espainiako aurrekontuarekin gertatu dena txikitan bizi izan nintzen herriko egoera gogorarazten dit.
Garai hartan ezinbesteko zen aberatsen menpe izatea, dena den nahiz eta herri txikia izan menpe bizitzeko era asko eta desberdin zegoela. Familia batzuk, pertsona batzuk izaera eta nortasuna galtzen zituzten, beste batzuk berriz menpekotasunean bizi arren nortasunari ematen zioten lehentasuna.
Susmoa daukat EAJ oraindik lehenengo taldean sartzen dela, EAJk gustuko duela menpekotasunean oinarritzen den eskematan bizitzea, noizbehinka akordioak saltzeko, hain zuzen ere.
EAJk onartu du aurrekontu antisozialak. Murrizketak jarraituko baitute. Aurrekontu liberalak eta langileen aurkakoak dira.
EAJk lortu du Europako alderdi ustelduenarik zuritzea.
Eta hori gutxi izango balitz, euskal eskubidea dena, “kupoa”, aurrekontuarekin nahaztea akats larria izan da; euskal eskubidea dena akordio bihurtuz euskal izaera kolokan jarri du. Inondik inora atzera pausoa da. Hemendik aurrera erabakitzeko ahalmena Estatuari ematen diolako, Espainiarekiko menpekotasuna adieraziz.
Gerardo Luzuriaga
09:25 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados