27/09/2017
Euskal Herria
Aspalditik komentatu dut, esan dut, idatzi dut Euskal Herrian demokrazia gutxi eduki dugula. Dena izan dela terrorismoa. Terrorismoa dela eta eskubide pilo zapaldu dizkigute. Asko eta asko denbora dezente jasan ditugu eskubideen zapalkuntza. Euskal Herrian ontzat eman dute normala ez zena.
Orain kataluniaren garaia ailegatu da, eta Estatuak Euskal Herrian egin dutena egin nahi dute, baina zoritxarrez asko zailagoa daukate. Katalunian alderdi nazionalistak ez daude bereiztuta, eta bide berean ibiltzen dira. Hori da Euskal Herrian gertatu ez dena.
Kontu hauekin zer edo zer ikasiko dugulakoan nago. Ziur ez izan arren, ez dakit ba?
Dena den, adierazgarria da, ikustea sakratutzat eduki dugun kontu batzuk pikutara joan direla une soil batean. Polizia autonomoaren autonomia lekuko, Estatuaren aginduaren mende jarri dutelako.
Adierazgarria izan da, ez dakigu nola bukatuko den hasitako erronka, baina bai badakigu denboraren poderioz Katalunia irabazle irtengo dela.
17:02 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados