12/11/2018
Nazarreko karrikak
Gardatxo plataformakoak pentsatzen ari gara Nazarreko karrikak antolatzea. Egun, zaila da jakitea zenbat karrika dauden herrian, eta askoz gehiago jakitea zer zenbakitan bizitzen garen.
Hori dela eta Udalari proposamen bat egitea erabaki dugu. Oraindik lehenengo urratsetan gaude. Izen asko irten ari dira. Plataforman ados jartzea izenekin ez da izango erraza, baina ezbairik Gabe adostuko ditugu izenak. Oraingoz izen pilo irten dira, hona hemen batzuk. bilera batzuk ondoren egingo dugu aipatutako proposamen interesgarria.
Basoko karrika (Calle del monte), Cuarteron karrika, Iturri karrika (Calle la Fuente), futbol zelai karrika (Calle del Campo de Fútbol), karrika Nagusia (Calle Mayor), Euskaltzaindia karrika, Loreto karrika, Jainkoaren karrika (Nazarrekoa) (Calle del Dios (de Nazar)), Lurberriak karrika (Calle las Roturas), Udaletxe karrika (Calle del Ayuntamiento), Hiribildua karrika (Calle de la Villa).
Ikatz bidea (Camino del carbón), Putzuen bidea (Camino de los pozos), Txondorren bidea (Camino de la carbonera)
Egunak pasatu dira, eta proposamenak zehazten ari gara, eta proposamen bat baino gehiago daukagu mahaigainean.
Lehenengo proposamena: 10 karrika : NAGUSIA (Mayor), ITURRIA (la Fuente), HIRIBILDUA (la Villa), EUSKALTZAINDIA, LORETO, JAINKOARENA, LURBERRIAK (las Roturas), CUARTERON, BASOKOA (del Monte), LOS PINOTES.
Bigarren proposamena: 5+2 karrika: NAGUSIA (los pinoteseko etxeak ere), ITURRIA (hiribilduko etxeak ere), ????? (euskaltzaindia), LORETO, HARRASKA (lavadero). Falta Basokoa eta lurberriak.
Hirugarren proposamena: izen hauek proposatzen ditu los Pinotes, el chorrón, el cabezo.
Laugarren proposamena: el Cuarteron ezinbestekoa da sartzea, ondo legoke Amaika bat.
Bosgarren proposamena: 6 karrika NAGUSIA (Los pinoteseko etxean hemen sartuta), ITURRIA (Hiribilduko etxean hemen sartuta), EUSKALTZAINDIA (Jainkoaren eta basoko etxeak hemen sartuta), LORETO, AMAIKA BAT (lehen lurberriak), CUARTERON
Seigarren proposamena: Cuarteron, la Fuente, barrio de abajo, Loreto, las Eras.
22:28 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados