31/01/2019
Euskararen Legea
Ezin izan da . Azkenean lan asko, agerpen eta aurkezpen ugari, baina adostatutakoa garrantzitsua izan arren ez da izan hainbesterako. Laukoteak (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal dugu, eta Ezkerra) ez dira jarri ados eta erdian utzi dute Legebiltzarraren agindua.
Batzorde bereziak Euskararen Legea ez dela egokia erabaki du, ez da gutxi.
Esfortzu handirik legealdi honetan Nafarroako Legebiltzarrak batzorde berezia sortu du, UPNren kide bat ez izateak ahalbidetu zuen batzordearen sormena. PP eta UPN hasieratik batzordea utzi zuten, PSNk boto partikularra egin du. Laukoteen erabakia erdian geratu da, Euskararen Legea aldatzeko beharra dago, baina ez dira ados jarri nola aldatu. Ea hurrengo legealdian akordio programatikoan sartzen duten, ea ditxosozko zonifikazioarekin bukatzen dugun, behingoz!
Gauzak horrela, orain ardura Legebiltzarrak hartuko du, berriro proposamenak egiteko eta eztabaidatzeko garaia ailegatuko da.
Dena den, bidea egina dago, orain egindakoa Dabid Enautek gidatuta baliogarria izango delakoan nago. Etorkizunean kontu asko daude eztabaidatzeko, baita gobernuan dauden alderdien artean ere. Korapilo pila askatu beharko dituzte hurrengo aginduan. Ea lortzen duten!
Gerardo Luzuriaga
11:25 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados