25/03/2019
La Vera - Berrotza
17:33 | Permalink | Comentarios (0)
15/03/2019
Jarandilla de la Vera
- Rü
16:15 | Permalink | Comentarios (0)
Mexikarra Azuelon
16:01 | Permalink | Comentarios (0)
Nafarroako hizkuntza ereduak
Hona hemen Patxi Zabaletaren artikulu interesgarria.
Ea bigarren artikulua izenekin ahalik eta azkarren ateratzen duen.
2019ko martxoak 15
Legealdia bukatzear dagoen honetan badakigu 1986ko Nafarroako Euskararen Lege Forala ez dela aldatuko. Aldaketa hori aztertzeko sortutako batzordeak bukatutzat eman ditu bere ahaleginak ondoriorik gabe.
1986ko Legean ematen zaio garapena 1982ko Amejoramenduan asmatutako hizkuntza eremu edo zonalde linguistikoen esapide zabarrari. Esapide horrek ez dauka berdinik ez nazioartean, eta ezta estatuko beste autonomietan ere. Egiazki inolako zehaztasunik gabeko esaera da. Jatorria sabotaia politiko batean dauka, bere edukia nahasketa zatar bat da, eta bere defentsa dialektikoa gezur batean oinarritzen da.
Nafarroako euskararen ofizialtasunari buruz egindako sabotaiaren historia hau da: 1982ko Foru Hobekuntza eztabaidatzeko, garai hartako Foru Parlamentuak oinarri batzuk onartu zituen; zehazki euskarari dagokionez Nafarroa osoan koofiziala izan behar zuela erabakiz. Baina agindu horri Nafarroaren izenean aritutako ordezkariek sabotaia egin zioten. Izan ere, aurretiko tituluaren zirriborroa proposatu zutenak Nafarroako bost ordezkari edo negoziatzaileak izan baitziren. Gezurra badirudi eta lotsa ematen badu ere, Nafarroa hiru zatitan puskatzea ez zen Madrileko negoziatzaileen ekimena izan.
Are gehiago, Amejoramenduaren 9. artikuluan dagoen hizkuntza eremuen asmakeria ez dator bat Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluarekin. Bat ez etortze horren ondorioak anitzak eta bitxiak dira; adibidez Prozedura Administratibo Amankomuneko 39/2015 legearen 15. artikuluan eta beste hainbestetan ez da aurreikusten zatituta dagoen autonomiarik.
1986an Nafarroako Euskararen Lege Forala onartzen denean, Amejoramenduaren 9. artikuluan aipatzen diren bi eremuen ordez, hiru eremu sortzen dira; bat euskal eremua, non euskara teorikoki koofizialtzat aitortzen den; eremu ez euskalduna, non euskarari ofizialtasuna ukatzen zion; eta eremu edo eremu mistoa, non Amejoramenduan aurreikusi gabeko izendapena erabiltzen den. Euskararen Legea ere ez dator bat Amejoramenduarekin; askoz gutxiago, jakina, Konstituzioaren 3. artikuluarekin. Lardaskeria guzti honek ez dauka justifikabiderik, ez jakintzaren edo zientziaren arloan, ez politikan, eta askoz gutxiago giza eskubideekin. Okerrena da Iruñea ez zela eremu elebidunean gelditu, baizik eta eremu mistoan; eta horrek inon diren eta ez diren murrizketak eta arazoak sortu ditu. Ezin baita ahaztu, gainera, Iruñea dela Nafarroako euskal hiztunik gehiena bizi den hiria eta bizimoduko harreman ofizialik gehienak ez ezik, ekonomiako, kulturako, ikaskuntzako, ikerketako eta beste hainbeste arloko ekintzarik gehienak egiten diren tokia.
Nahasketa zatar baten ondorioa da. Hizkuntza bat baino gehiago toki berean daudenean eta elkarbizitza garatu behar dutenean ko-ofizialtasunaren eredua eta aitorpena dira ohiko aterabideak, eta eredu edo aitortza horren ondorioa herritarren askatasunezko aukera izaten da. Beraz, hizkuntza eskubideen bermea eta askatasuna ofizialtasunaren aitortzetik sortzen dira; eta aldiz, hizkuntzekiko menpekotasuna eta eskubide ukatzea ofizialtasun ezberdinetatik sortzen dira. Hizkuntza eremua soziolinguistikako kontzeptu bat da; estatistikarekin ez ezik, hizkuntzaren aurrerapen edo atzerapenarekin eta horren guztiaren arrazio eta ondorioekin du zerikusia. Baina soziolinguistikako kontzeptu hori hizkuntza zuzenbide arlora eramatea nahasketa zatar eta maltzurra da. Agerikoa da Nafarroan Euskararen erabilerak ezberdintasunak dauzkala toki batzuetan eta besteetan; Gasteizen, Bilbon, Valentzian, Coruñan edo Tarragonan, eta Bruselan gertatzen den bezala. Baina beste toki horietan guztietan ez zaie burutik pasa ere egiten, hizkuntza eremuak bezalako asmakeria barregarririk sortzea.
Soziolinguistika eta hizkuntza zuzenbidea ez dira gauza bera; ezta antzekoa ere. Baina zoritxarrez, nahasi egiten dira maiz, Nafarroako euskararen legeak bere senean daraman iruzurra estaltzeko egin zen bezala. Hainbeste eta hainbestetan pertsonaren edo jendarte baten hizkuntza eskubideez ari garelarik hizkuntza zuzenbideaz ari gara; eta ez soziolinguistikaz. Euskal filologia ematen duten unibertsitateetako ikasketetan soziolinguistika ikasgaia da, baina hizkuntza zuzenbidearen arrastorik ez da agertzen. Euskaltzaindiak berak eginak ditu hainbat adierazpen hizkuntza eskubideen defentsan eta aldarrikapenean, erakunde bezala dituen xedeei men eginez; are gehiago, badauka liburu bat adierazpen guzti horiek biltzen dituena. Baina halere, Euskaltzaindiak berak 100. urteurrenaren karietara egindako Iruñeko jardunaldiei izena aldatu berri die Hizkuntza eskubideei buruzko jardunaldiak deituraren ordez, Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi izen ospetsu eta baketsu berria jarriz.
Agian, 1996ko Bartzelonako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala da arlo honetako panorama kamutsaren aurrean salbuespenik esanguratsuena. Edonola ere, hizkuntza zuzenbidea aintzat hartu ez-ezik, aztertu, sakondu eta ikertu beharreko gaia da. Gogoan izan behar adibidez, hizkuntzak gizarte bati nazio izaera ematen diola; edo Nafarroako Arartekoak urte asko eta askotan izan dituen kexa eta salaketarik gehienak hizkuntza eskubideen arlokoak izan direla; edo/eta eskubide hauen izaerak pertsonaren nortasunarekin eta ondorioz giza-eskubideekin zerikusia daukala... Hori guztia horrela izanik, ez ote luke toki bat beharko filologia ikasketetan?
Ofizialtasuna obligazioarekin lokaztu eta lotzearen trikimailu maltzurra da. Amejoramenduak eta 1986ko euskararen legeak euskarari berari baino nafarroi ematen digun trataera mingarri eta iraingarria da. Nafarroaren ondare eta ezinbesteko ezaugarria den euskarak ez du horrelakorik merezi; baina egiazki suminduak eta irainduak nafarrok gara.
Azken finean Nafarroako hizkuntza eremuena inon ez dagoen neurria da; sumingarria eta iraingarria euskara eta Nafarroa maite ditugunontzat. Sabotai politiko batean oinarritutako trikimailu nardagarria nafar guztiontzat; eta lotsagarria Nafarroa osoarentzat. Egoera tamalgarri eta iraingarri honen zuzenketa ez da erraza. Hamarkadak eta hamarkadak igaro dira eta, beharbada, ez dugu jakin eztabaida ideologikoa irabazten... Hori baita lehenik irabazi beharrekoa. Zuzenketak Amejoramentutik beretik hasi beharko luke eta gero legera iritsi. Gelditzen zaiguna da lege hain txar batekin euskarak aurrera egin baldin badu Nafarroan, zer ez ote genukeen lortuko legea normala —ez gehiago— balitz. Beste baterako utziko ditugu sabotai politikoa egin zutenen izenak eta bestelako bitxikeriak.
09:48 | Permalink | Comentarios (0)
14/03/2019
¿Qué ocurrirá?
Esta es la viñeta de Oroz en el Diario de Navarra... ¿Acabará el raposo con las gallinitas? A buen entendedor sobran las palabras.
16:56 | Permalink | Comentarios (0)