Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

05/07/2019

Tuterako alkatea

Tuterako alkateak, Alejandro Toquerok adierazi du euskara ez dela baloratuko oposaketan. Arrazoia, "considera que valorar el euskera en las oposiciones menosprecia a la inmensa mayoría de los tudelanos". Ederki, horrela pentsatzen du Toquerok, eta bere jarratzaileak… baina nola pentsa dezakete horrela?
Horri buruz asko eta asko idatzi da. Mundo osoko adituek eta erakundeek kontrako argudioak eman dute; areago eskubidetzat hartuta dago, hizkuntza bat baino gehiago daukaten herrietan, hizkuntza horiek babestuta daude, batez ere, bat kolokan badago. Leku guztietan egiten dute haien eskuetan dagoena hizkuntza horiek babesteko. Leku guztietan Nafarroan izan ezik. Triste...
Euskara arriskuan dago, hortaz zaindu beharko dute, leku guzti-guztietatik politikatik at utzita.

Toquerok ez du ikusten gaizki beste hizkuntza batzuk baloratzea, inglesa, frantsesa, alemana... adibidez, Kasu honetan Toquero ez da konturatzen Tuterako biztanleak, hizkuntza horiek ez dakitenak, haien burua ikusten direla baztertuta. Ez inglesa, frantsesa denez ez...

afera honetan Munduko erakundeek hartu beharko dute parte, Gaia ezin da erabaki Tuteran, Gaia orokorra da. Unibertsala da, eta eskubide bat denez, herriko alkateak ezin du kendu eskubide hori golpe batekin.

Herriko defendatzaileak garbi utzi zuen kontua. Toquero jauna egin kaso…

Aurreko alkateari, Eneko Larrarteri antzerako zerbait  egitea bururatu zitzaion, baina aholku batzuei jarraituz bertan behera utzi zuen. Susmoa daukat oraingo alkateari horrelako kritika eta aholkuak bost...  

 

Los comentarios son cerrados