Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

02/08/2019

Aldaketa Nafarroan

Agian batzuentzat Nafarroan ez da ezer aldatu. Baina egia esateko asko eta asko aldatu da. Aldaketa hasi zen duela lau urte. Aurrekoan ez zen beharrezkoa izan PSN. Areago, PSN UPNkin bat egin zuen, eta oposizioan geratu ziren. Lau urte gogorrak PSNrentzat…

Oraingoan, berriz, UPN bakarrik geratu da. Egia da, PSNri asko kostatu zaiola urratsa ematea, egia da, eman duela urrats hori lehendakaritza lortu duelako, eta Txibite Nafarroako Lehendakari delako. Ezin dugu ahaztu Iruñean, Lizarran… egindakoa… esan dezakegu erdian geratu direla… Iruñako udala UPNri eman diotelako...

PSNK emandako urratsarekin "Erregimena" bertan behera geratu da, aldaketaren alde eginez,  ezin dugu ahaztu PSNren aldaketa lehenengo aldiz dela, orain arte bizitza osoan "Erregimenaren alde" egin duelako. Nola ez gogoratzea Uralburu, Arbeloaren garaia, Javier Otanoren garaia, Fernado Purasen garaia, Jimenezen garaia…

EH Bilduk jarraitzen du edukitzen giltza,  aurrekoan hotz eta zentzuz ibili da, ea kapaza garen Nafarroaren aldaketarekin jarraitzea hurrengo lau urtetan ere!

 

 

Los comentarios son cerrados