03/08/2020
Joan Mari Torrealdai eta euskal liburutegiak.
Zorionez Euskaltzaindiaren Euskara aldizkariaren azken alean Joan Marik idatzitakoaren bibliografia jasota dago, gezurra dirudi hainbeste lan ekoiztea. Miraria. Hor daukagu.
Liburutegi eremuan Jose Antonio Arana Martijak utzitako hutsartea bete zuen Joan Marik, Euskaltzaindiaren bibliotekari akademikoa izan zen 2017arte, ordutik aurrera ohorezko bibliotekaria izan da.
Euskaltzainak 2007ko azaroaren 30ean “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa" sarrera hitzaldia irakurri zuen. Liburuzainok bihotzean daramagu esandako hitzak. Liburutegi Nazionala hartu zuen hizpide. Baikor agertu zen, Euskal Herriko Liburutegi Nazionala amets bezala ikusi zuen, bihar lortzeko modukoa… urteak iragan ahala denok bezala ezkor joan zen bihurtzen.
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren egindako proposamenak eta lanak goraipatu zituen: Ahoan bilorik gabe mintzatuz, Biblioteka Nazionalaren planteamenduan aitzindari izan da Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia… hainbat lan eta proposamen egin izan diete erakundeei, arrakasta handirik gabe, antza denez… Por ello proponemos la creación de un organimo autónomo para todo el país: La Biblioteca Nacional Vasca, la Biblioteca de Euskal Herria. La ubicación de su sede no debe ser un problema insoluble… pero pensamos que un buen lugar sería Iruñea… Su creación, gestión y financiación correría a cargo de un órgano común de cooperación entre las tres comunidades políticas vascas…
Biblioteka Nazionalaren gaia sakon eta askotan aipatu dute Mintegiko beste kide batzuek ere, Gerardo Luzuriaga batek, Agurtzane Juanenak.
Joan Mari 2007 urtean esaldi hau bota zuen: Euskal Herri Osoko Biblioteka bat ametsa ala ameskeria da?
Urte horretan ameskeria izan ba zen, zer ez esan egun. Joan Mari beste batzuk bezala saiatu zen Biblioteka Nazionalaren alde eskuan zeukan guztia jartzea, jarri zuen baina berak esan zuen moduan Eusko Jaurlaritzak hasiera hartan (1980) ez zuela Biblioteka lehenetsi… eta gero askoz gutxiago (azken esaldi hau nirea da).
Liburutegi eremuan ere eredu bat izan da.
14:15 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados