Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

23/10/2020

Agerrraldia

Aspaldi hasi zen ERRIGORA, hortik tiraka orain AGERRALDIA sortu da. AGER VASCONUM "Agerraldia" sortu dute, eremu horretan euskara eta euskaltzaletasuna sustatzeko asmoz. Eremu ez-euskaldunean antzerako mugimenduak ezinbestekoak baitira.

Hona hemen helburuak: euskararen normalizazioa, haren aldeko jarrera eta hizkuntzaren ezagutza sustatzea. Horretarako, herrietan egingo diren ekintzak babestu, sustatu edo antolatuko dira.

 

Iturri.jpg

Adibide gisa, Angel Iturri enpresak eta Emun kooperatibak euskara plan bat garatu dute. Nafarroako Ager eremuan martxan jarriko dituzte jarduerak. Asmoa da bakoitzak aztertzea zer beharrak dauden bere inguru hurbilean. Herri bakoitzeko euskaldunak eta euskaltzaleak izango dira protagonistak.

Jarduera horiek asko izan daitezke, hala nola, euskararen eguna, futbola eta euskara, kaleak euskaratzea, eskolaz kanpoko jarduerak.

 

Ekintzak bost taldetan sailkatu dituzte:  euskalduntzea, kirola, gizartea, hezkuntza eta kultura.

Los comentarios son cerrados