20/10/2021
IGNAZIO ARRUABARRENA MURGOITIO
Ignazio Arruabarrena Murgoitio hil da, 90 urte beteta. Ignazio euskaldun petoa izan da. Denok dakigunez, Ignazio aspalditik zetorren Nazarrera. Orain dela gutxik Puro Relajokoek Elorrioko saioan aipatu zuten bezala Nazarretik joan zen neska batekin ezkondu zen, Ikazkinaren bilobarekin, Esther Carlosekin, hain zuzen ere.
Hori dela eta, Ignazio familia guztiarekin hasi zen uda guztietan Nazarrera jaisten. Sendia guztia zetozen, kotxe batean, Dyan markakoa. Denok daukagun gogoan, bai kotxea. Herria aldatzen zen, alaitasuna ematen baitzuten. Kotxe hortatik jaisten ziren Iñigo, Roman, Arantza, Julen eta Txaber. Baita Esther ere, eta noizean behin Pedro, Estherren aita. Uda guztia pasatzen zuten gure artean, eta egun hortatik hona jarraitu dute etortzen. Nazarreko beste familia bat bezala bizitzen.
Ignaziori esker entzun genuen euskarazko lehenengo hitzak, eta agian hortik batzuei etorri zitzaigun euskara ezagutzeko beharra. Seme-alabekin euskaraz hitz egiten zuen, baita garai triste hartan ere, frankismo hutsean bizi izan ginenean. Horrela denok ikasi genuen esaten “ixilikonahi”, “etorri”, “aita”, “ardagua”…
Ignazio gizon handia eta sendo izan da. Errespetua ematen zuen gizona. Serio, hitz gutxikoa, baina zuzen eta gustura hitz egiten zuena.
Azken une arte gustura jaitsi da Nazarrera, azken urteak medikuen artean ibili arren, alai eta lasai bizi izan da.
Hitz hauekin animo nahi diogu familia handi osoari. Goian bego.
17:12 | Permalink | Comentarios (5)
Comentarios
Ofrezco todas mis condolencias a mis primas y primos en este doloroso momento.
Abrazo muy fuerte
Amalia
Anotado por: amalia | 20/10/2021
Hola Amalia soy Julen Arruabarrena,muchas gracias y un abrazo fuerte desde Elorrio,agur
Anotado por: Julen arruabarrena | 21/10/2021
Hola Amalia soy Julen Arruabarrena,muchas gracias y un abrazo fuerte desde Elorrio,agur
Anotado por: Julen arruabarrena | 21/10/2021
Ni Jesús naiz, Balbina Carlos eta Pablo Remírezen semea. Gogoratzen naiz nola, nere etxean, bere seme alabekin beti euzkeraz hitz egiten zuen, Guretzat ere, euzkerazko lehenengo hitzak izan ziren eta denok errezpetu haundiz entzuten genituen.
Ignazioz esandakoarekin bat egiten dut.
Brsarkada hundi bat Esther( bereziki zuretzat), Iñigo, Romantxu, Arantza... eta ¡¡¡GOIAN BEGO!!!
Anotado por: Jesús Remírez | 06/12/2021
Aupa Jesus. Eskerrik asko erantzuteagatik. Ohore handia da zuk eta biok euskeraz idaztea. Otiñanoko Pabloren semea eta Nazarreko ikazkinaren semeak euskaraz idatziz. Zer ohore handia daukagun adinarekin eta inor ez daki zer esfortsu egin behar dugun hau horrela izateko. Jesus atsegina izan da zure mezua jasotzea. Ziur nago Inazioren seme-alabek ere zure mezu merezi duen modian jasoko dutela. Gora Nafarroa. Eta gora Otiñano eta Nazar.
Anotado por: Gerardo | 07/12/2021
Los comentarios son cerrados