Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

03/06/2022

OTIÑANOKO ABADEA

XVI. Mendean, Juan Otsoaren, Bargotako Johanesen eta Miliarriko Mariaren garaikidea izan zen Otiñanoko Abadea.

Garai nahastua izan zen, Berrotza Harana garai horretan askoz zabalagoa zen eta gaurko Errioxako herri batzuk eta Kodeseko herriak Berrotza osatzen zituzten. Haranak historian protagonismoa hartu zuen urte historiko hauetan.

Une asaldatuak batez ere gaztelanien inbasioa dela eta, eta bere hizkuntza, bere legeak, bere ohituren ezarpenagatik, eta nola ez inposatu zutenean bere armada, bere autoritate zibilak, eta elizakoak.

Emeki-emeki naparrak agintari berrien ohiturei eta gustuei moldatzen ari ziren, beste aldetik ez zeukaten beste erremediorik moldatzea, mendira bota, edo hil.

Garai horretan sorgintzat, aztintzat hartutako asko soilik gaztelanien aurkako jarrera erakutsi zutenak ziren, eta auzitegiek indar guztiekin segitu zuten eta askok eta askok sutan bukatu zuten.

Giro nahastu horretan bizi izan zen Otiñanoko abadea, herriko erlijiotasun tradizionala ordezkatzen zuen apaiza, aldaketa eta modernotasun ororekin itogarria. Antzinako ohituren zaindari nagusia.

Apaiza honek ospe hartu zuen inguruetan handiko sermolari izateagatik eta Kodeseko Ama Birginaren zerbitzaria izateagatik, Ama Birginaren jarratzailerik sutsuenetariko bat. Sermoiak ospetsu bihurtu ziren eta jente pilo etortzen zen entzunteko. Halako eran pizten zen, ezen bere hitzekin beldur eta izu giroa sortze baitzuen infernuko sua eta deabruak ere ikusten zituzten eliztarrengan.

Bargotako Johanes etsairik amorratuena izan zen. Gizon altua, osasuntsua, eta ohituta zegoena Berrotzako bideak ibiltzeko, orohar zaldiz, baina baita oinez ere, Johanesek bezain ondo edo hobeto ezagutzen zituen Kodes Mendilerroko eta inguruko bazter guztiak.

Elezeharrak Bargotako aztia aurkezten digu apaiz alai, atsegin, azkar, burutsu eta bizi moduan eta Otiñanoko abadea, aitzitik, apaiz atzerakoi, erretxin moduan ezagutu duguna, besteen iritzien aurrean bereari gogor eusten ziona, eta bazter guztietan pekatua ikusten zuena.  Halako moldez, non Bargotako aztiak, konjuro bat egiten ari zela, erabat haserre, Otiñanoko abadeari oinetatik heldu eta Joar gailurreraino igo baitzuen hegaz, eta tontorretik bota zuen Agilar haranerantz, non harri geratu zen zutik, eta haitzarteko haitz ilarara gehitu zen. Gaur egun, oraindik ere, mendeak pasa ondoren, kasulaz eta guzti Otiñanoko abadea ikus daiteke haitz-ilaran.

 

Los comentarios son cerrados