01/06/2022
BARGOTAKO AZTIA
Ez ohiko gizon baten historia kontatuko dizuet, hori bai nire erara, ezbairik gabe jauntxo napar batena. Bargotako Johanesena, Bargotako aztiarena.
Horri buruz historiagile batzuk idatzi dute, gizon ospetsua izan zelako, eta hamaika balentria egin zituelako. Historiagile bat Bargotako Fernando Llorens da; beraz Bargotako aztiaren benetako bizitza eta bere pasadizoak nahi baduzue jakin, badaukazue nora jo, Fernando historiagile fina eta dokumentuetan oinarritzen duena. Horren aurretik Kodeseko Agilarreko Agapito Martinez Alegriak, Orreagako abadeak idatzi zuen, eta baita ikertzaile handiak eta artxibozaina izan zenak, Florencio Idoatek.
Johannes herriko eskolan hasi zen, XVI. Mendearen hasieran, napar herri guztietan egiten zituzten umekeriak egingo lituzke. Salamankako Unibertsitatera joan zen ikasketak jarraitzeko, garai hartan Oñatira edo Salamankara joaten ziren jauntxoen semeak goi mailako ikasketak egitera. Gure personaia Salamankako geletan ikusten dugu, bere inguruetako jauntxoen semeekin. Mutil jatorra eta azkarra, giro guztietan sartuta, ikasketa ofizialak bezain ez ofizialak eta ezkutukoak jarraitzen zituen arazorik gabe, aztikeria eta garaiko mugidutan murgilduta aurkitu genuen gure Johanes.
Garai hartan magia, aztikeria, landareetako gaitasunen ezagutza, ohiko medizinaren ongarriak modan zeuden, zilegiak ziren, eta ondo ikusita zeuden.
Johanes itzuli zen Nafarroara, Bargotara elizgizon bihurtuta. Aitoren seme eta jakintsu bihurtuta. Bargotako parrokiako abade izendatu zuten, ez zuen eduki arazorik benefiziadun dozena erdi gobernatzeko.
Imajinatu genuen apaiz bat, mota guztietako ehunka liburu zituena, argia, maltzurra eta trebea, bere eliztarrekin komunikatzen zekiena, burutsua, positiboa eta barregarria, inori kalterik egiten ez ziona. Hitz batez, Nafarroako inguru honetako gizarteari ehun aldiz aurreratuago. Ingurukoentzat ezezagunak ziren dohain naturalen jakitun eta jabe, hitzaren eta jakintzaren gaitasun hori ez da harritzekoa ingurukoentzat eta inguruko herrientzat pertsonaia arraro, berezi eta ezohikoa izatea. Inguruan hazten ziren landareen, belarren, zuhaixken eta fruituen propietateak ezagutzen zituen, eta haiekin inguruan ospea lortu zuten ukenduak eta edabeak prestatzen zituen.
Eliztar guztiak aho bete hortz uzten zutena, ezohiko eta bitxia, bereziki zeuzkan ohiturak, bere garaiko abadeen kontrakoak. Gauzak horrela, nahiz eta igandero meza nagusia berak eman puntualki, ez zen arraroa ailegatzea izerditan eta hatsankatuta, zapatak lokatzaz, bide lokatzaz ibilita izango balitz bezaka edo kapa erabat bustita edo elur malutaz, herrian udaberriko egun zoragarria zeukatenean, eta euria edo elurra ez da Pirineoetan aritu ez zuenean.
Elezaharrak dio nola ibiltzen zen erratza igota edo hodeietan leku batetik bestera, eta di-da batean, eta gutxien espero ez genuenean Bianan, Iruñean, Madrilen edo Kodeseko Mendikateko leku ezkutuetan aurkitzen zuten.
Halaber diote behin Juan Otsoa, “el lobo” Agilarreko Justiziak bere atzean zebilean Bargotan Johannes babesa eman zion bere etxean. Hurrengo egunean Otsoa Aztiaren kapa jantzita ihes egitea lortu zuen, Juan Otsoa inguratzen zuten aguazilei eta justiziei arreta galduz.
Otiñanoko abadearen etsai amorratua, gero ikusi dugun moduan, apaiz ortodoxoa eta atzerakoia zena, Elizaren ohitura atzerakoiaren jarratzailerik porrokatuena.
Johanes, berriz, eskola desberdinakoa zen, ikasitakoa, magiaren, aztikeriaren eta zientzaren aldekoa. Hori bai, zorte handia eduki zuen XVI. Mendearen hasieran bizitzeagatik, bada urte gutxi beranduago berak praktikatzen zituen zientzia eta zaletasunak debekaturik geratu ziren, eta Inkisizioak bertatik bertara segitu zituen, eta zigortu zuen. Kontua da Otiñanoko apaizak eta Bargotako auzolagun batzuek Inkisizioaren aurrean eraman zuten. Galderak egin zituzten, kartzelan ere egun batzuk sartu zuten, baina horretan geratu zen kontua.
Bere bizitzako azken urteak hain xelebreak izan ez ziren arren, inoiz ez zion herritik irteteari utzi, eta inguruko beste talde batzuekin harremanak izan zituen.
11:43 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados