31/05/2022
MILIARRIKO SORGINA
XVI. Mendearen bukaeran Berrotza Haranean sorginen kasuak agertu ziren, konkretuki Miliarrin eta Muesen.
Dena hasi zen gau ilun-ilun batean, Maria Zulkal saku huts batekin etxetik irten zen, basora joan zen, non baitzeuzkan untxiak harrapagailu batzuk jarrita.
Maria Zulkal gazte alarguna geratu zen, bere senarra hiru urte lehenago hil zen, 6 urte bizi izan zen berarekin, nahiz eta umerik ez eduki.
Mariaren lagun mina aldameneko adineko alarguna zen, Leona, haren etxea ondo-ondoan zegoen. Etxeak goiko auzoan zeuden, baso ondokoak, azken etxeak ziren, pittin bat beste etxeei urrun.
Leona herriko eta haraneko emagina eta sendatzailea zen, umeak jaiotzera laguntzen zuena, auzolagunak osasun arazoren bat edo edozein arazo mota edukiz gero harengana etortzen zitzaien.
Alargun geratu ondoren Mariak Leonari laguntzen zizkion egin behar guztietan. Maria arduratzen zen sendabelarrak, loreak, hostoak, eta landareak jasotzeaz. Produktu horiekin eta baita abereen beste zati batzuekin eta sekretu batzuekin ere Leonak prestatzen zituen hautsak, ukenduak eta edabeak auzolagunei banatzen.
Bai Maria eta bai Leona oso emakume indartsuak ziren, bai fisiko aldetik, bai sikologiko aldetik, trebetasunez erabiltzen zuten hitzaren dohaina, nahiz eta letragabekorik izan. Leonaren etxea zen bakarra non hiru liburu zegoen.
Bi emakume lanpeturik bizi ziren, bezero ugari hurbiltzen zitzaien erremedioen bila. Gehienak, dirurik gabekoak, baliabide gabeko nekazariak, alargunak, herriz herri zihoazten txiroak, ijituak…
Egun batetik bestera xurrumurruak eta esamesak izatetik salaketak izatera pasatu ziren, abadeak ere parte hartu zuen salaketan.
Egun hori arte ez entzundakoa hasi zen entzuten, ordura arte izandako jarduera ohikoenak, eta arruntak delitu bihurtu ziren. Erditzean mina arintzea, kolpeen kontrako enplasteak, gaizki sendatutako zauriak, larruazaleko gaixotasunen aurkako sendabide naturalak delituaren froga bihurtu ziren, eta sendaketa guztiak deabruaren eraginari egotzi zitzaizkion.
Irakurtzen eta idazten jakin gabe, aipatutako hiru liburu horiek edukitzea, proba ukaezin bihurtu zen, eta Auzitegiek probatzat hartu zuten. Auzolagunek eta esamesek bere bidea egin zuten, harik eta magiako eta sorginkeriako naturaz gaindiko botereak eman arte. Halaber, alargunak izatea eta gauetan inguruetako soroetan sexu harremanak praktikatzen zituzten zurrumurruek ez zuten ezertan lagundu.
Auzolagun batzuek Auzitegietan baieztatu zuten bi emakume hauek dohain bereziak zeuzkatela, eta herrian azken urtetan gertatutako zorigaitz guztiak bi emakume hauei leporatu zizkieten. Azken harriak, euriteak, auzolagunen gaixotasun arruntak, eta bi urteko umeren heriotz naturala bi emakume horiei leporatu zizkieten.
Ez ziren gutxi izan deabrua irudikatzen zuen gizon adardun eta buztandun baten inguruan dantza eta dantza egiteko sorgin batzuk biltzen ziren zelaietara gauez irteten ikusten zituztela adierazi zutenak.
Biak kartzelan bukatu zuten, Leona torturatik libratu zen adineko emakumea izateagatik, baina Mariak, gaixoak, emakume iletratua eta errugabea zenak, sutan amaitu zuen, nahiz eta berak inoiz ez zituen onartu egotzitako gertaerak, eta burua kristautzat jo zuen.
10:01 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados