27/05/2022
BERROTZAKO TABERNARIA
Hona hemen XX. mendeko Berrotzako Haraneko herri bateko tabernariaren historia erreala.
Teofilo Lakalle ezkondu zen Valentina Cigalesekin, “la castellanarekin”. Valentina Los Arcosen (Urantzian) jaio bazen ere, bere aita Valladolideko herri batetik ailegatu zen, Alaejosen jaio eta bizi izan zen 16 urte arte. Eta bai bera, bai bere seme-alabak Nafarroan beti izan ziren ezagunak ezizen honekin “los castellanos”. Horregatik Valentinari, txiki-txikitatik, eta batez ere Berrotzara bizitzera joan zenetik denok ezagutu genuen “La castellana” moduan.
Valentinaren aita Urantziara ailegatu zen 16 urterekin. Artzain ibili zen. Urantziako neska batekin ezkondu zen, eta artzain guztiak bezala, bereziki kanpotik ailgatutakoek justu bizirik irauteko zeukaten, herriko inguruetako etxe batean bizi izan ziren, horri etxe bat deitu ahal bazitzaion, txabola baten itxura baitzeukan. Bada, landako txabola batzuek etxe horrek baino baldintzak hobeagoak zeukatalako.
Valentina Teofilorekin ezkondu zen, herriko etxe arrunta bateko seme bakarra, ondasun asko gabe, lur asko gabe, baina bai familia aurrera ateratzeko beste. Bizi zen etxea dotorea zen, zalantzarik gabe garai batean familia aberatsa baten etxea izandakoa. Horren seinalea zen ate nagusiaren gainean zegoen armarria, eta etxe osoa inguratzen zen bi metroko harresia, sarrerako ateak kalera ematen ez zuen bakanetatik, ateak barruko patio zabal batera ematen zuen, non bi zumar, eta fruta-arbola bat zegoen, zeinek fruitu laranjadun eta sapore atsegina eta berezia ematen baizituen. Garai hartan ezezagunak bailara osoan, tropikal samarrak eta bizilagun guztiek geneuzkan zerbait berezi moduan. Etxe ondoan ikuilu zabala eta lastotegi handi bat zegoen. Esandakoa, jauntxoaren etxe parekoa zena.
Valentina eta Teofilo urte lasai batzuk bizi izan ziren, ezer sobera gabe, gabeziarik gabe, baina beha zuten guztiarekin. Teofilo nekazaria zen, zeukan lur eskasa gobernatzen zuen, hilabete batzuetan ingurutetako basoetan ikazkin lan egiten zuen, eta beste egun batzuetan morroi herriko jauntxoentzat. Horrekin nahiko zeukan familia aurrera, gabeziarik gabe, ateratzeko. Laster bi seme-alaba eduki zituzten: Nikolas eta Luzia.
Neguko egun batean Teofilo gaixotu zen, justu-justu ohetik jaiki ahal zuen. Egunetik egunera gainera okerrago egin zuen.
Guda zibila herrira ere ailegatu zen, eta Nikolas beste herriko mutilekin batera Reketeekin joan zen gudara. Luzia ahurdun geratu zen. Ama Valentina eta alaba Luzia etorriko zen umea Valentinena zela herrian zabaltzen saiatu ziren, eta hasieran ez zuten arazorik eduki, dena joaten zen planteatu zuten moduan. Teofilo gero eta okerrago zegoen eta hil zen. Egun hori arte herrian eta inguruetan denok sinesten zuten Valentinak ahurdun zegoela eta laster ekarriko zuela umea; baina aste batzuk baino erditzea, ez dakigu ondo nola zabaldu zen berria, baina haran osoa enteratu zen ahurdun zegoena Luzia zela, alaba eta ez ama. Haranean komentatzen zen moduan aita herrian ibili zen idazkaria zen, justu hilabete batzuk erditu baino lehen bere familia osoarekin herritik joan zena.
Luziak ume indartsu, eder eta osasuntxo batez erditu zen, Gerbasio izenekoa. Bi hilabete pasatuta ez zegoenean berri txarra heldu zitzaion etxekoei, Nikolas gudan hil zen. Aste batzuk eta gero ekarri zuten gorpua, hileta kanposantuan leku nabarmen batean eman zuten lurra. Eliza eginkizun soilak egin zituzten.
Ama eta alaba hasieran eskas baina iraun zuten, bigarren urtean Teofilok utzitako lur urriak saldu egin behar zituzten. Baldintza ekonomikoak ez ziren onak. Soilik geratu ziren bi ahuntz eta urteko txerria San Martinerako utzita. Zurumurruak zioten Luziaren umea idazkari titularra ordezkatu zuen behin-behineko idazkariarena zela. Luziak eman zion abizena, Lakalle, eta zaindu eta maitatu zuen munduan inor ez bezala, honetako ezer ez baino, ahalegin guztiak egin zituen ezer ez zitzaion falta, nahiz eta horretarako ama eta bera beharrik pasatu beharrean
Herrian bizitzea ezer ez daukanarentzat zaila eta gogorra da, inork imaginatu ezin duen baino gogorragoa. Herriak lurrak hurbil dauzka, fruituak aldamenean; baina ezer ez daukadanak, nahiz eta hurbil eduki edo ikusi ezin du aprobetxatu, ezin du hartu. Herri batek pobreentzat ez dauka ezer bukolikorik. Era batean edo, familiak jarraitzen zuen, harik eta Luziak eta bere amak zentzumenak zorroztu behar izan zituzten behar ziren elikagaiak lortzeko. Ez zen harritzekoa bikotea eta umea ikustea bideetan gurdiak utzitako sasietan itsatsita galburuak jasotzen edo uzta jaso ondoren soroetan utzitako galburuak biltzen.
Luzia indartsua zen, sorbalda zabalak, hanka eta aldaka indartsuak, titi handiak zeuzkana. Neska liraina bezain alaia. Askotan zebilen morroi, mutil bat izango balitz moduan jauntxoen soroetan igitaiarekin, segarekin, atzurrarekin edo aizkorarekin. Ez zen geratzen atzean. Halaber, jauntxoen etxean zebilen emakumeen zereginak egiten: harrikoa, arropa garbiketa, umeak zaintzen, etabar. Baina bazeuden garai batzuetan non etxean ez zeukan ezer ahora eramateko, askoz gutxiago aleak ogi bihurtzeko.
Urte hauetan lapurketak ohikoak egin ziren Berrotza Haraneko herri hauetan. Batez ere igituen gurdiak agertzearekin batera lapurketak nabariagoak ziren. Garai hartan igituak denboraldi luzeak egiten zuten herrietan, lapikoak konpontzen, zume saskiak egiten, astoei eta mandoei ilea mozten, edo morroi lur-beharretan adostatuak.
Luzia eskarmentu handia omen zeukan barazkiak, fruitauk, aizkorak, atxurrak, eta edozein lanabes lapurtzen. Egia edo ez, baina horrela zabaldu zen herrian eta haranean. Edozein gauza falta eta horri eta bere amari leporatzen zioten, egia izango balitz edo ez. Behin batean herriko familia batek, aurretik ere somatu zuela aletegian ale saku batzuen falta, Luzia aletegi barruan arrapatu zuten. Herriko epaileak parte hartu zuen, isuna jarri zion eta aste batean kartzelan sartu zuen. Ez dakigu nola baina ihes egin zuen. Hilabete batzuk ondoren Lizarrako epaitegian epaitu zuten, baina ezer ez zen erabaki, ezer ez zuten baieztatu, bada Luziak argudiatu zuen ez zegoela lapurtzen.
Beste behin ere, igande batean, gehienok mezatan zeudenean, etxe jakin batean diru kopuru handia falta nabaritu zuten, etxe horretako seme batek basoan ikazkin irabazitako denboraldi batean. Kantitatea handia omen zen, idi pare bat erosteko modukoa. Orduan ere ezer ez zen geratu garbi, eta herriko epaiketan geratu zen, ez zegoen probarik, ez zegoen aztarnarik, eta zen heldu Lizarrako Epaitegira, nahiz eta esamesak eta askoz gehiago seinalatzen zuten amari eta alabari.
Luziak maitaleren eta ezkongairen bat eduki zituen, neska gazte, dotore eta intelektuala baitzen. Langile eta batez ere azkarra. Behin eduki zuen Agilarreko ezkongai bat, hilabete motz batzuk pasatu ondoren berarekin bizitzera etorri zen. Ekarri zituen hiru ahuntz, oilo batzuk eta txerri bat, ez gehiago, ez gutxiago. Bi hilabete iraun zuen, ematen du amodioa ez zegoela ondo, eta bere Agilarreko etxera itzuli zen, hori bai, ahuntzarik, oilorik eta txerririk gabe.
Valentina gaixotu zen, ondo gogoratzen dut nola herriko apaiza, bi elizmutilekin lagunduta zintzarria jotzen Biderakoa eraman zuten. Hurrengo egunean hil zen.
Gerbasio beste herriko mutilekin batera hazi zen, eskolara 14 urte arte joan zen. 15 urterekin Legazpira igo zen lan egitera, tailer batean adostu zen. Noizean behin itzultzen zen herrira, ama alaitzeko, bizitza osoan jarraitu zen izaten umerik kuttuena, maitatuena.
Luzia, emakume alaia, azkarra eta aurrerakoia elikagai-dendaz eta herriko tabernaz arduratu zen. Bezeroak ez ziren falta. Sukaldari ona izan zen, ehiza ezin hobeto sukaldatzen zuen. Urte batzuek onak ziren, herrian populazioa zegoen, eta tabernak ondo bizitzeko ematen zuen. Baina herria behera joan zen eta gero eta biztanle gutxiago zegoen, eta beraz, tabernara joateko ere gero eta jente gutxiago zegoen.
Luzia emakume ausarta, bizitza osoan izan zen moduan, ahuntzak saldiu zituen. Soilik ahuntzak eta etxea zeukan, eta Iruneko intelektual baten etxera joan zen zerbitzera, han ondo egon zen, opor guztiak herriko etxera itzultzen zen.
Hau izan da emakume aursart eta indartsu baten bizitza, honi tokatu zitzaion familia ateratzea une kritiko batzuetan, bizitzari aurre egin zion, batez ere oso egoera txarrean zen emakume ezkongabeentzat.
15:31 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados