26/05/2022
erratz-egilea, Jose Maria Zudaire
NAZARREKO ERRATZ-EGILEA
Nazarreko erratz-egilea laster bihurtu zen Berrotzakoa eta bukatu zen NAFARROAKO ERRATZ-EGILEA izanda.
Gaur ezagutuko dugu Nafarroako azkenetariko erratz-egilearen historia, ez bazen azkenekoa izan.
Erratza, urte haietan lanabes oso erabilgarria zen eta etxe guztietan asko eta asko zeuden. Kaleak porlanik gabekoak zirenez, garbitzeko era bakarra txillarrezko lanabes gogor eta iraunkor hauek erabiltzea zen. Garia jotzeko garaian, erratza larrainetan gehien erabiltzen zen lanabesa zen, alde batetik larrainean barreiatutako aleak jasotzeko eta beste aldetik lastoa bazter batean metatzeko.
Halaber, zaldiek tira egiten zuten trailuarekin garia jotzea egiten zenean , eta eultzia sardez jaso eta haizetara jaiki behar zenean, erratza ezinbesteko lanabesa zen aleen eta lasto zati zakar handien artean (haizeak eramaten ez zituenak) bereizteko, erratza ale meta gainetik behin eta berriro pasatzen, ale meta distiratsua eta urrea izango balitz bezala uzten, lasto zakarrik gabe, alegia.
Zer esanik ez, kaleak, kortak, ikuilak garbi garbi uzteko, txillarrezko erratzak baino ez geneuzkan.
Modesta Carlos Asartan jaio zen, Jose Maria Zudairekin ezkondu zen, Nazarreko erratz-egilearekin
Berrotzako erratz-egileari buruz badago bideo bat Tradiciones y Costumbres en Tierra Estella bilduman. Bideo horretan ez da agertzen Jose Maria Zudaire, ziuraski egin zutenerako Jose Maria hila baitzegoen; baina agertzen dena eta azalpen zehatzak ematen dituena bere semea da, Fidel Zudaire, aitaren jarraitzailea eta erratz-egilea izan zena. Bideo horretan azaltzen digu nola eta noiz egiten zituzten erratzak. Asartan ere Andres Pierola aditua zen erratz-txilarrak egiten.
Jose Maria astotxo batekin goizero igotzen zen mendira txilar egokiaren bila, soilik urtarrilean, otsailean, martxoan, apirilean, irailean, urrian, azaroan eta abenduan. Soilik hilabete horietan moztu zezakeen txilarra. Gaiontzeko hilabeteetan hartutako txilarra ez zen egokia, eta ez zuen balio erratzak egiteko, horretaz gain udako hilabeteetan Jose Maria lanpetuta zebilen herrian nekazari-lanekin.
Oso ondo ezagutzen zuen non aurkitu eta non jaso txilar aproposena, eguzkiak joko ez zuen lekuetan eta nahiko heze eta ilunpean zeuden basoko lekuetan ezkututa, zoritzarrez herritik urrun samar.
Jose Maria eta Modesta, oso gazte ezkondu ziren, eta ohitura zen moduan garai hartan hasi ziren seme-alabak ekartzen, gutxienez 10 seme-alaba eduki zituzten. Laguntza guztiak gutxi ziren familia aurrera ateratzeko; hori dela eta, Jose Maria egunero hartzen zuen bere astotxoa eta igotzen zen mendira, goiz osoa irauten zuen txilar adarrak jasotzen, ondo lotuta astotxoaren artoletan jartzen zituen, itzulia egiteko, orohar bazkaltzeko ordurako etxean zegoen, nahiz eta ez izan arraroa arratsalde batzuetan ere mendian geratzea ilundu arte.
Txilar multzoak etxean lehortu behar ziren, erratza era hartzeko harlauza batzuk jartzen ziren haien gainean. Erratza bat egiteko hiru txilar multzo hartzen zituen, multzo bakoitza lotzen zen sastraka gazteen azalekin, gero lotzen ziren hiru multzoak batean eta horrela geneukan erratz tinko bat egina, aizkora batekin orrazten zituen muturrak eta hornitzen ziren makal-kirten banarekin.
Erratza egina zegoenean hartzen zuen parte Modestak, erratzak egin ondoren saltzeko. Hartzen zituen hogei bat erratz jartzen zituen astotxoaren gainean eta abiatzen zen Los Arcos, Viana, Sesma edo Lerinera, egunaren arabera, arratsaldean bueltatzeko diru kopuru pittin batekin eta hurrengo egunean berriro bueltatzeko.
Ostegunero Estellesa izeneko autobusa herrira ailegatzen zen, Modestak hartzen zituen 25 erratz eta Lizarrako azokara eramaten zituen, ostegunero, orohar ordubietako autobuserako bueltan zegoen herrian, noizean behin arratsalde arte gertatu behar zen. Txilar-erratza hauek oso irteera erraza zeukaten, Jose Maria Zudaire eta Modesta Carlos Nafarroako azkenetariko erratz-egile eta saltzaile izan zirelako.
Saltzea beti Modestari tokatu zitzaion, beti beltzez jantzita, emakume indatsua izan zena herriz herri tokatu zitzaion ibiltzea, beti pozik eta alai.
12:02 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados