28/08/2025
Anita Monreal Arrastio
Ha fallecido a los 96 años en Beasain.
16:53 | Permalink | Comentarios (0)
Eleberria
13:26 | Permalink | Comentarios (0)
BERROTZAKO iheslaria 2
Liburu hau euskaldunberri batek idatzi du. Gerardo Luzuriaga. Omenaldia egin nahi die euskaldunberri guztiei. Asko kostatu zait Maite dudan hizkuntza hau ikastea. Beraz, omenalditxoa nahi dut egin ikasten ari diren ikasleei, eta baita euskarazko irakasle guztiei ere. Euskara ez da soilik titulua lortzea, baizik eta bizitzeko, euskal kultura bereganatzeko eta hizkuntza horretan murgiltzeko ikasi dugun hizkuntza.
Horrela liburu hau ez da soilik nirea, parte hartu duten herrian eta aranean bizi diren guztiak, nire ondoan bizi diren euskaldun guztiak. Oñatiko kuadrillakoekin hasi eta lanean eta sindikatuan fortunatu diren guztiarekin bukatu, eta Joana Albretekoa kideekin eta beste elkarteetako kideekin pasatu. Den-denak hartu dute parte liburu honetan, era batean edo bestean.
Trikimailua erabili dut, eleberriari egitasun kutsua emateko. Gaztelaniazko eskuizkribua Gabino Lizarraldek idazten du, eta bere ilobak, Jonek armairu batean aurkitzen ditu paperezko orri batzuk, BERROTZAKO iheslaria izenburuarekin. Jonek euskarara hitzez hitz itzultzen du. Dena den, Jonek ez du galtzen itxaropena beste bertsio bat aurkitzeko, beste bertsio bat askoz luzeagoa eta konprometituagoa, Gabinoren izatearekin bat egingo lukeena.
Jonek eleberri horietaz gain, paper solte batzuk aurkitu ditu, baina paper batzuk soilik, askoz ausartagoak.
"Zororik handiena ere kontura daiteke aberatsen azpijokoak; kontuak ez dira aldatu, estatu-kolpea ematen zutenek agintean jarraitzen dute, berberak dira.
Inozo bat bezala, herriko agintarien hatzaparretan erori naiz, betiko jauntxoen esanetara. Damu dut agintarien kontra lehendabiziko egunetan aurre egin ez izana. Nire benetako ideologia adierazi ez izana".
13:25 | Permalink | Comentarios (0)