Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

05/06/2005

Berrotzarrak I / Berruezanos I

Historian zehar Berrotzako haran honetan pertsona berezi asko eta asko jaio eta bizi izan dira dira. Aurreko mende eta mende honetan ibili diren istorioak baino ez ditugu jasoko. Haran honetako herri batean, Nazarren hain zuzen ere, orain gutxi arte bi Jainko eduki ditugu, benetakoa eta Nazarreko Jainkoa. Haien artean borrokan ibili ez arren, nor edo nor ea zein zen gehiago jakitea zaila egiten zaigu. Nazarreko Jainkoa orain urte gutxi arte gure artean eduki dugu. Nik neuk ezagutu dut, ondo gainera. Baina nik ezagutu nuenean nahiko zaharra izan zen, eta zaharra izan arren, kristonak eta bi ikusi nituen egiten.
Gaztetan zer ez litzateke izango? Zer ez luke egingo?
Hirurogeitaka urterekin pasata ezagutu nuen. Gizon argala, handia, zudur handikoa, ixila, indartsua.
Txakur zuri bat lagunduta, eskopeta lepoan gogoan dut.
Ezagutu ez ditudanak Nazarrero txepela eta bere ama izan dira. Baina bai ezagutu dut hauen etxea, igeltzeroen laguntzaile ibili nintzen, Nazarreko txepela bizi izan zen etxea konpontzea tokatu zitzaidan, bere etxean berrehun zapato, zapatila, eta abarkak ez bagenituen aurkitu... Nazarreko baboaren eta haren amaren bizitza triste izan behar izan zuen. Herriz herri ibili omen ziren, gizonik gabe geldituta, dirurik gabe, herriz herri, etxez etxe ibiltzera behartu zuten.
Herrikoia

Los comentarios son cerrados