Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

18/08/2005

El habla de La Berrueza / Berrotzako hizkuntza

Zorionak egileari “El habla y la cultura popular en Aguilar, La , Valdega y Los Arcos” Zorionak  Angel Martínez Salazarri.
Lana interesgarria bezain ulerterraza egiteagatik, hemengo ohiturak, eta hemengo hitzak ezin hobeto jaso baitu. Balio handia dauka liburu hau orain argitaratzeak, tamalez liburu honetan agertzen diren pasadizoak, hitzak eta desagertzear baitaude.
 
Inondik ere edo orain jasotzen dira edo gurekin batera desagertuko baitira. Arbasoen hamaika kontu galdu ditugun bezla, guk bizi duguna gurekin galtzeko arriskuan baitago. Espero dugu aipatutako lana abiapuntua baino ez izatea. Zinez, haran honetako herri guztietan badaude iturriak antzerako liburu mardula betetzeko. Nazarren bertan: ikazkina (Jose Luzuriaga),  eskobagileak (Jose Maria eta Fidel Zudaire, Florentzio eta Martzelino Albeniz) Alguazila (Miguel Fernandez),  sakristaua (Antonia Zudaire), tabernariak (Modesta, Teofila lakalle, Pili Mendoza), Nazarreko Jainkoa (Ceferino Fernandez), igeltseroak (Felis Ibarrola), abeltzaintza (Fortunato Lander), nekazariak (David Montoya, Carmelo Bujanda, Morrras, Jose Aranaz), artzainak (Gabino Etxeberria) orain gutxi arte gure artean ibili direnak. Hauen seme-alabengandik inondik ere kontu asko eta asko jaso dezakegun. Ea baten batek animatzen den.
 
Zorionak Anjel. Haraneko historia istorien bitartez gure seme-alabei naturaltasun osoz uzteagatik.
 
Gerardo luzuriaga

Los comentarios son cerrados