Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

09/06/2006

Liburuaren eguna

Lizarrako liburuaren egunean Angel Martinez Salazarren Cuatro valles encantados: Aguilar, La Berrueza, Lana y Valdega izeneko liburua gehien saldu duena izan da. Irrikitzen nago liburua irakurtzeko.

Aurreko liburua “El habla y la cultura popular en Aguilar, la Berrueza, Valdega y Los Arcos” ezin erakargarria da, gustura irakurri eta oparitu egin nuen. Hitzez hitz joaten da liburua osatzen. Ia-ia ahaztuta dauden hitzez osatu zuen aurreko liburua.
Ez da erraza, benetan, egile honek egiten duena egitea, herriko jendearekin ibili, eta hemengo bizilagunok erabiltzen dituztegun terminoak jasotzea , eta azaltzea. Horrela esanda erraza ematen du, baina egiatan bere konplejidadea dauka lan hau. Bada, haran hauetan ibiltzen garenok betidanik horrela hitz egin dugu, eta desagertzear dauden Angelek jasotako terminoak, eta esaldiak edozeinentzat edo tzartzat edo arruntutzat emango luke; baina honek, berriz, ulertu, konprenitu, bere neurrian baloratu eta liburu batzuetan idaztea erabaki baitu.
Erraza da esatea polita izan dela, aberatsa bezain erakargarria izan dela orrialdeetan jasotzea, haranetako bizilagunekin solasaldietan ibiltzea; baina nik badakit zer den herriko jendearekin ibiltzea. Batzuetan, gehienetan esne mamitan ibiltzea, gozo-gozo, txorizo, satoa eta guzti. Baina beti ez da horrela. Hiztuna bera beti ez dago sasoian. Beraz, zenbat gauza, zenbat kontu hamaika aldiz berdin berdin entzun behar... Honen balioak ez dauka preziorik. Ez dago salgai.

Kattagorria

Los comentarios son cerrados