Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

07/11/2006

Berrotzako euskararen aldeko beharra

Aspalditik Nafarroako apurketa nabil salatzen. Ez, ez da lehenengo aldiz honen gainean idazten dudala. Nafarroa biztanlez ez da kopuru handia, ezta lurraz ere; eta hala ere,  hizkuntza aldetik Nafarroa  hiru atalean bereiztuta utzi dute. Nori demontre bururatu zaion Nafarroako mugak horrela antolatzea? Herri txiki bat, alegia, hiru zatitan apurtzea.

 

Nafarroako eskuineko agintariek Nafarroa hiru zatitan bereiztu dute. Euskaldun eremua, eremu mistoa eta euskaldun ez den eremua. Astakaria hau baino handiagoa inon ez dugu ikusi. Dekretoz historian zehar Europako herri zaharrenetariko eta historikoenetarikoa izan dena balizko marra baten bidez banandu dute. Egun batean Afrikako herriak banandu zuten bezala, erregela eta kartabon batekin bereiztu dute naparrak.

 

Dena den, bereiztapen honen kontrako neurriak erein dira, uztaren garaiaren zain gaude. Iruineko inguruko biztanleek zentzugabeko egoera honi buelta ematea lortu omen diote. 10tik 7k lurralde mistotik eremu euskaldunera pasatzearen alde agertu baitira. Baita beste eskualde batzuetan ere antzerako mugimenduak hasi dira.  Ea Lizarraldean noiz antzerakoa lortzen dugun.

 

Proposamen hauek, aldaketak hauek herritarrei abentaiak baino ez lituzketela ekarriko azpimarratzea da. 

 

Ikus ditzagun zer nolako abentaiak ekar ditzakegun lan munduan:  Gure seme-alabak Nafarroako administrazioen lanpostuetara –baita enpresa batzuetara-  aurkezten direnean euskara  ezagutzea komenigarria da, lanpostu batzuetara aurkezteko euskara ezagutzea ezinbestekoa baita. Eta zer esanik ez Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietara joaten direnean lan bila.

 

Beraz, zergatik gure seme-alabei ez irakastea  euskara eskolatzearekin batera?, esfortsurik gabe,  eskolara joan ahala gure arbasoek hitz egin zuten  hizkuntza errekuperatzeaz gain, bizitzan onuragarria izango den tresna ere bereganatuko dute. Traumatismorik gabe.

 

Administrazioak naparrak hizkuntzetako eremuenen arabera bereizten gaitu. Napar denok ez dauzkagu eskubide eta baldintza berak. Beraz, napar batzuk kaltetuak gara. Iruineko inguruko biztanleak konturatu dira, eta injustizia honen kontra borrokatu dute, ea Berrotzakoak ere hasten garen kontzientziatzen.

 

Kattagorria

Los comentarios son cerrados