Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

05/10/2009

paperak galtzeak zer dakarren

Zoritzarrez, edo agian zorionez, uda honetan idatzi dudan guztia galdu dut. Urtero bezala, uda honetan orri solte batzuetan idazteari ekin diot, Cadiseko terraza batean, eguzkia eta itsasoko olen zaratak lagun, Penintsulan beste muturrean dagoen herriari buruzko istorio batzuk paper zurietan jarri nituen. Euskal Herria ailegatu eta aurkitu ez. Non sartu ditudan, auskalo, agian itsasoan sabakanatuta daude. Alde batean pena da, bada, ezbairik gabe uda da idazteko unerik aproposena. Terrazan, gauean ilargiren argia, itsasoko aize fina eta edalontzi ardo fino edo ardo manzanila batekin errazago idazten delako. 

Dena den, lasai lagunok, istorio horiek berreskuratzeko asmoa ez badauzkat ere, oraindik hari luzea daukat, zuek aspertzeko beste. Oraindik gai batzuk ikuturik gabe baitauzkat.

Herriko kontuetan, orain dela berrogei eta hamar urtekoak, ugari daukat orain ikutu barik. Poliki-poliki artua izango balitz bezala aletuko dut. Ea zuen gustukoak diren.

Ziur aski paperak galtzeak gai desberdin batzuek jotzeak suposatuko du, hala nola, Nazarren erabili ditugun terminoak. Batzuk ahaztear ez badaude laster galtzear izango direlakoan nago. Espero dut arlo hau zuen gustukoa izatea.

Laster arte.

Kattagorri

Los comentarios son cerrados