Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

09/06/2010

Kardelina - Jilguero

kardelina.jpgEkainaren 5ean

(Urrezko kardelina ere ikusteko aukera eduki dut)

hortu bat landu barik

belarrez gainezka

lore basatiz beteta

bazter batean bi metroko kardo pilo bat

orburu batzuk moreak ezin erakargarriagoak

beste batzuk, honez gero heldurik daudenak zuriak

aizeko aitonak aske uztear

Noizean behin, bost minutuero edo,

bost, zazpi, hamar kardelina joan-etorri hegazka ibiltzen dira

orburu zurien gainetik barruko hazi beltzak jan nahian

kardelina2.jpgAspalditik kardelinei erreparatu barik nengoen

urrezko kardelin bat ere ikusteko aukera eduki dut

zer kolore ugari, eta distiratsuak

Bekokia eta moko ondokoa gorri, buru tontorra beltza

Mokoa, paparra eta bularra zuria

sorbalda naparra, butana eta hegoen muturra beltza

Hegoak horiak. Ezin pareko txoria. Txikitxua bezain distiratsua.

Joarkide

Los comentarios son cerrados