05/12/2011
Lehengo garaiak: Telebista
Egun gezurra iruditu arren, bazen garaia, non ez zegoen TeleBistarik. Nik neuk ezagutu egin nuen. Eta ezin duzue pentsatu zer gozada zen! (denbora geneukan hamaika ekintza egiteko, ehiza, jokuak, kaleetako bonbilak tirabikeekin akabatzeko) Elektrizitatea bazegoen, nahiz eta bonbila gutxi izan, bai etxeetan, baita kaleetan ere. Elektrizitatea, gainera halamoduzkoa zen, oso arraroa zen eguna, non indarra egun osoa ondo zebilen. Bi trumoi entzun eta bagenekien argirik gabe geratzea izango zela hurrengo urratsa. Askotan (gehienetan) ekaitza ez somatu eta elektrizitaterik gabe geratzen ginen. Kandela eta kriseilua aurreko urteetan ohikoa zena, urte hauetan ere oso aldamenean eduki beharko genituzke.
Oso gaztea nintzen, herrira TeleBista ekarri zutenean, umeentzako hezkuntza hobetzeko asmoz ekarri zuten herrira. Umeentzako hezkuntzarako! Gaztea nintzen udaletxean jarri zutenean gela bat tramankulu horretarako. Bitxia bezain interesgarria, behintzat umeentzat, izan zen herriko zaharrak futbola, eta batez ere zezenak elkarren ondoan telebista ondoan "atontauta" ikustea. Denok ixil-ixilik, baita umeak ere, gela ilun-ilun zegoen zinema izango balitz bezala, leiho guztiak itxita. Noizean behin zaharraren baten komentario xelebreak entzuteko aukera geneuzkan, umeen memorian betiko geratzeko. Eliza gindoazen moduan joaten ginen Telebista ikustera, leku sakratua izango balitz bezala. Oraindik gogoan daukat nola gurasoak zihoazten gauean "escuela de los maridos" izeneko telesailara ikustera, guretzat horretako telesailak debekaturik zeuden.
Aiton-amonak, gurasoak telebistan agertzen zena mirari modukoa jasotzen zuten.
Beste ordu batzuetan berriz, beste erabiltzaile mota bat zegoen aparailu miresgarri horren aurrean, gazteak hain zuzen ere, El Virginiano, Bonanza telesailak astero jarraitzeko. Urteak aurrera joan ondoren ume batzuentzat tramankulu errektangular hori etsairik handiena bihurtu zen, beste batzuek, berriz, liluratuta zeuden orduak eta orduak galtzen. Hauentzat dena zen interesgarria. Futbola jolasteko taldea osatzea ere oso zaila egin zitzaigun telebista agertu zenetik. Edozein programa zen entretenigarria, horientzat, baita tenisa ere. USTE DUT EGUN HORIETATIK DATORKIDALA TRAMANKULU MADARIKATU HORI IKUSI AHAL EZ IZATEA. Eta ez soilik egungo telezazborra botatzen baitute. Ez dakit ba...
Gerardo luzuriaga
11:52 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados