500 años después, ni las tropas castellanas a sangre y fuego ni las actuales con toga y tricornio han conseguido reducirnos ni hacernos olvidar nuestro compromiso con la defensa de nuestra cultura y de nuestra madre tierra. Y para muestra, el pasado sábado 9 de Junio, donde 120 personas de todas las laderas de Ioar, sin obedecer a mugas burocráticas impuestas, que son utilizadas en nuestra contra como fronteras internas con el objetivo de dividirnos, nos reunimos en el Ioar para reclamar nuestra soberanía como Estado Navarro. La jornada se desarrollo en un gran ambiente festivo, que continúo con una comida a la que asistieron 180 personas, kalejira, partido de pelota, conciertos……
HIZTALDIA IOARREN
Lehenik eta behin, egunon eta ongi etorri guztioi!!
Egun honen ospakizunaren inguruan denetarik entzun behar izan dugu. Batzuek, ezdakit zer ikurriña jarri behar genuela; beste batzuek, politizatzen ari zela, beste batzuek, kartelak euskaraz omen zeudela…eta abar eta abar. Beno!! Ba jakin ezazue egun honen helburu bakar eta sinple bat duela. Ioar media, guztiok konpartitzen dugun mendi honen inguruan bizi garen herriak elkartu, harremanak sendotu eta ongi pasatzea. Besterik ez!!
Aurten, lehen urtea izanik, Nafarroako Konkistaren inguruan ematen ari diren ekimenak aprobetxatu nahi izan ditugu. Gainera, Konkista horren ondorioak, gure arbasoek zuzenki jasan behar izan zituzten. Mendi kultura eta hizkuntz amankomuna genuen bai, eta gaztelarrek guztia kendu nahi izan ziguten. Baina, amigo!! Gaur hemen gaude eta hortzak erakutziz zera esan nahi diegu gastelarreei, eta mundu osoari: Herri honek hemen jarraitzen duela, eta garai batean inposatu ziguten muga hau hautsi egin dugula! Guztiok gara Nafarroa, guztiok gara euskaldun.
Hemos tenido que escuchar de todo acerca de la celebración de este día: Que si se iba a colocar no se qué ikurriña, que si estaba politizado, que si los carteles esto o aquello…etc. Como siempre, ganas de joder. Bueno, que sepáis que este día tiene un objetivo bien sencillo y bien simple: Que todos los pueblos que vivimos alrededor de este nuestro monte, el Ioar, nos reunamos una vez al año por lo menos, estrechemos relaciones y pasemos un día de jaia. Ni más ni menos!!
Este año, siendo el primero, hemos querido aprovechar los actos que se están dando por toda la geografía con el tema del 500 aniversario de la Conquista de Nafarroa. De hecho, las consecuencias de aquella conquista la tuvieron que sufrir y padecer directamente nuestros ancestros. Nuestros pueblos compartían un monte, una cultura y un idioma, y las tropas castellanas quisieron quitarnos todo aquello. Pero, amigo!! Hoy estamos aquí y enseñándoles los dientes, queremos decirles a los castellanos y a todo el mundo: Que este pueblo sigue ahí, y que hemos roto esa muga que en su día quisieron imponernos por la fuerza!
Todos somos navarros, todos somos euskaldunes.
Gora Nafarroa!!! Gora Euskal Herria!!!
Comentarios
Adoz lagunok, segi horrela.Ezina ekinez egina.Karbonero eutsi gogor.
http://youtu.be/PEM_Ny8dnp8
Gora Nafarroa
Anotado por: Deierri | 23/06/2012
Zer polita, Deierri, Karbonero. Hori da hori. Lasai beti eutsiko dut gogor, ondo ikasitakoa ezinezkoa izango da ahaztea. Gainera ezina ekinez egina izango da, euskara horrela ikasi bainuen eta...
Anotado por: Gerardo | 24/06/2012
Interesantes palabras de Roldan Jimeno sobre el 1512.
Aurten Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena da eta jende asko bihurtu da historialari… Uztailaren 16tik 18ra UEUn hitz eginen duzu horretaz Iruñean eta Elizondon.
Mendeurren ospakizun guztiek izaten duten gauza ona da berrikuspen historiografikoa ekartzen dutela. Harritu nauena da honen inguruan oso berrikuntza historiografiko txikia egin dela. Baten bat izan da, oso interesgarria, baina ez espero zitekeena: liburuak, kongresuak ideia berritzaileekin, ikerlariak artxiboetan murgilduta… Argitaratu diren liburu on apur horiek, sintesien sintesiak ez direnak, oso oihartzun eskasa izan dute. Adibidez Artaxoa herriaren eta Leringo kontearen artean konkistaren ondorioz izandako epaiketa luzearen inguruan, liburua plazaratu genuen iaz aitak eginiko ikerlan guztiekin eta inor ez da horretaz jabetu. Goio Monrealek eta biok iaz 1.400 orrialdeko liburukotea atera genuen konkistaren inguruko agiri bilduma garrantzitsuarekin, ikuspegi juridikotik hausnarketa sakona eginez, eta hor dago. Ikuspegi nabarristatik begiratuta ere, berdin. Adibidez Isabel Ostolazak eta Ignacio Panizok ekarpen interesgarria dakarren liburua ez du inork aipatzen. Nahiko etsigarria da. Mendeurren hau, alde horretatik, oso eskasa da. Egin diren kongresuak ere, ponentzia batzuk kenduta, nahiko kaskarrak izan dira, eta nik batzuetan parte hartu izan dut antolaketa lanetan eta guzti! Gainera asko erabat sektarioak dira. Panorama nahiko grisa da historialari baten ikuspegitik. Beste kontu bat da mendeurren honek sorrarazi duen herri mugimendua, baina hori hausnarketa politikoa da.
Bestalde, niri pena handia eman dit ikusteak beste mendeurren batzuk, nire ustez, garrantzi handiagoa dutenak, erabat baztertuta eta isilduta gelditu direla. Euskal Herriko ikuspegitik erabat desitxuratuta gelditu da, adibidez, 1812ko Cadizeko konstituzioaren onarpena. Horrek Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruekin bukatu zuen erabat. Hori bai izan zela bukaeraren hasiera. Gerora XIX. mendean foruen apur batzuk berreskuratu ziren, baina espainiar nazionalismoaren sorrera han dago eta independentziaren gerraren ostean izaera juridikoa hartzen du 1812ko konstituzioarekin. Hori izan zen Hego Euskal Herriarentzat bukaera. Gainera egungo politikaren parametroetatik oso gertu dago eta ez zaio inolako garrantzirik eman.
Kritiko ikusten zaitut konkistaren urteurrenarekin.
Pena pixka bat ematen dit 1512aren inguruko ikuspegi estatolatrak. Estatua hartzen dugu ardatz eta garrantzi handia dauka, baina ikusi behar dugu historian izan direla baita ere beste erakunde asko jendearentzat garrantzi handiagoa eta zuzenagoa izan dutenak. Elizaren mugek adibidez, berebiziko garrantzia zuten jendearen eguneroko bizimoduan, eta horiek Konkistarekin ez ziren aldatu, Felipe II.a iritsi arte.
Sekulako amorrua ematen dit, modu berean, euskararen historiaren ikuspegitik: konkistak gauza onik ez zion ekarri euskarari, baina gainbehera izugarria ez zen XVI. mendean etorri, Ondoretza gerraren ondoren baizik, borboidarrak iritsi zirenean XVIII. mendean. Euskal Herrian gure hizkuntzak kolpe latza jaso zuen eta Amerikan ere hizkuntza asko desagertu ziren borboidarren zentralismo absolutistarengatik: “Inperio bat, hizkuntza bat”.
512aren inguruan sortu den mugimenduan historia desitxuratzen ari gara neurri batean. Ematen du mundua hor bukatu zela. Gerora gauza asko gertatu ziren. Ikuspegi euskaltzaletik egon dira pertsona oso garrantzitsuak autogobernua eta euskara sutsuki defendatu dutenak, ez soilik euskaroak. Bukaerako puntua 1512an edo 1521ean jartzen badugu, gerora etorri zen beste guztia ezabatzen dugu eta hori ez zait zilegi iruditzen.
Ni oso errepublikazalea naiz. Amaren familiaren partetik oso errepublikazaleak izan gara beti eta nik ezin ditut erregeak ikusi. Nire ADNan dut hori. Orain konkistaren inguruan batzuek albretarrak goraipatzen dituzte gure heroiak balira bezala eta alproja hutsak ziren. Interes ekonomiko ikaragarriak zituzten. Amadeo erregearen anaia eta Iruñeko apezpikuak, adibidez, bere interes ekonomikoengatik borrokatzen zuen, ez Nafarroako interesengatik, eta hor anaiaren laguntza izan zuen. Henrike III.aren inguruan zer irakurtzen dugu? Gure heroi bihurtzen ari dira. Nik horrekin ezin dut! Henrike III.a honek borboidarren dinastia Frantziara eraman zuen eta gero, XVIII. mendean hona ekarri. Edo Jaso-Azpilikueta, San Frantziskoren familiaren inguruan esaten diren gauzak. Lehen belaunaldia bai baina gero, zer gertatu zen? Gure imaginarioa ezin dugu ideia hauen gainean eraiki. Politikoki zerbait modernoa eraiki nahi baduzu ezin zara erori mistifikazio sinpleetan.
Anotado por: Gerardo | 27/07/2012
Los comentarios son cerrados