Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

12/02/2013

Bakartia

Herria gero eta bakartiago dago,

Ez dakit nola ikusiko duten

herrian geratu direnek,

herrian egunero bizi direnek,

ziur aski, gehienok guk ikusten dugun moduan.

DSCN0482.JPG

Herria gero eta tristeago dago,

kalez kale ibiliz gero

bakardadea sentitzen da

hutsuneak begi bistan daude

hotza eta epeltasuna usaintzen da.

Herrian ez dago jenderik

haizea eta hezetasuna nabarmentzen da

etxe hutsik ugari

betiko etxeak, gainera,

duela gutxi arte beteak izan direnak

Herrian txalet berri asko daude

baina ezin dute ordezkatu.

ez portzierto!

etxe hutsak bizi izandakoekin

irudikatzen dugulako.

DSCN1102.JPG 

Udan nahiz neguan

herrian zehar ibiltzea

kale bakartietan

tristuran murgiltzea

suposatzen du

Beroa nahiz hotza

etxe hutsen artean

txakur gabe

txoririk barik

bakartasuna da hitza

Haizea nahiz euria

etxe ate zaharrak

leiho apurtuak

horma bustiak

oroimenak ekartzen dizkigu

DSCN1163.JPG

Bizi izandako lagunak

burura etortzen zaizkgu

aurpegiak

izenak

pasadizoak

Etxeko ateak, berriz,

aspalditik daude itxita

isiltasuna, hotza, hezetasuna

malenkonia.

 

Gerardo Luzuriaga

 

Los comentarios son cerrados