25/04/2013
Joarreko jaia Agilarren: ekainaren 8an
Joarreko bigarren eguna ekainak 8 AGILARren ospatuko dugu. Betiko moduan bakoitzak bere aldetik Joar tontorraino ailegatuko gara, leku desberdinetatik bilduko gara Arabako eta Nafarroako muga horretan. Nazarretik, Asartatik, Ubagotik, Mirafuentesetik, Otiñanotik...
11etarako egon ez dadinek ez du probatuko Kanpezuko igotako txorizoa eta gainontzekoa... , gero denok batera Kodeseko Agilar herrira jaitsiko gara, ohiko bihurtu denez, dantzarien, txalaparta, eta soinuen artean bazkaltzeko aurreko ardo pare bat kuadrilan edango dugu, bazkaria egin ondoren pilota partiduak, eta gero gerokoak…
Aurten badakizue herri txikiei Espainako Tokiko Administrazioaren Legea nahi zaiela inposatu, horretan dabiltza. Mendez mende iraun duten herriek orain kolokan nahi dute jarri, hain kolokan non herri gehienak desagertzear ibil daitezken. Egia esateko Lege honek, gehiegi jakin gabe, bada oraindik horren gainean oso gutxi irakurri baitut, herri txiki hauek itotzeko asmoz aipatutako Legea indarrean nahi dute jarri.
Gerardo Luzuriaga
21:00 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados