17/05/2013
NAZARreko edo NAZARko
Nik uste dut biak daudela ondo, Nazarrekoa naiz edo Nazarkoa naiz. Ez dakit zergatik nik betidanik, euskaraz hitz egiten dudanatik beti esan dut NAZARREKO... Baina konturatu naiz beste herri batzuekin ez dudala berdin egiten, eta horrela idazten eta hitz egiten dudala: Parisko eta ez Pariseko, Madrilgo eta ez Madrileko, Leringo eta ez Lerineko, Gastiango eta ez Gastianeko, Antzingo eta ez Antzineko, Bearingo eta ez Bearineko, Andoaingo eta ez Andoaineko.
Dena den, nire kasuan ez zait soilik Nazar hitzarekin gertatzen, badaude beste herri batzuk, uste dut s eta r bukatzen diren herriekin joera daukadala -eko jartzeko, adibidez: Mirafuentes (Mirafuenteseko), Aras (Araseko), Mues (Mueseko), Armañantzas (Armañantzaseko), Kodes (Kodeseko), Arronitz (Arronitzeko), Agilar (Agilarreko), Lakar (Lakarreko)...
Ea baten batek laguntzen didan!
Gerardo Luzuriaga
09:50 | Permalink | Comentarios (4)

