17/05/2013
NAZARreko edo NAZARko
Nik uste dut biak daudela ondo, Nazarrekoa naiz edo Nazarkoa naiz. Ez dakit zergatik nik betidanik, euskaraz hitz egiten dudanatik beti esan dut NAZARREKO... Baina konturatu naiz beste herri batzuekin ez dudala berdin egiten, eta horrela idazten eta hitz egiten dudala: Parisko eta ez Pariseko, Madrilgo eta ez Madrileko, Leringo eta ez Lerineko, Gastiango eta ez Gastianeko, Antzingo eta ez Antzineko, Bearingo eta ez Bearineko, Andoaingo eta ez Andoaineko.
Dena den, nire kasuan ez zait soilik Nazar hitzarekin gertatzen, badaude beste herri batzuk, uste dut s eta r bukatzen diren herriekin joera daukadala -eko jartzeko, adibidez: Mirafuentes (Mirafuenteseko), Aras (Araseko), Mues (Mueseko), Armañantzas (Armañantzaseko), Kodes (Kodeseko), Arronitz (Arronitzeko), Agilar (Agilarreko), Lakar (Lakarreko)...
Ea baten batek laguntzen didan!
Gerardo Luzuriaga
09:50 | Permalink | Comentarios (4)
Comentarios
Euskaldunak, nola demontre esaten duzue, Nazarreko jaiak edo Nazarko jaiak? Nazarretik nator edo Nazartik nator?
Anotado por: Gerardo | 17/05/2013
Gabon Gerardo,
betidanik gure etxean esan izan dugu Nazarrera noa , Nazarretik nator, Nazarreko jaiak dira,
Nazarreko mendiak zoragarriak dira eta abar-
Ez dakit ondo edo txarto esanda dagoen baina hori izan da gure berba egiteko modua.
Ondo izan.
Anotado por: Iñigo | 20/05/2013
Eskerrik asko... Azkenean euskaldun batek erantzun dit... eta gainera zure familiak, benetako familia euskaldun batek horrela egiten badu... argudio handia da hemendik aurrera horrela egiten jarraitzeko... Gorantziak...
Anotado por: Gerardo | 21/05/2013
Gasteiza noa, Gasteizera noa; eta biak ondo
Anotado por: iñaxio | 31/05/2013
Los comentarios son cerrados