14/03/2014
N hori ez dator Nafarratik, nafarren kontra bihurtzen delako
PSNk daukan N hori ez dator Nafarratik, ezta UPNk daukan Na ere. Azalduko dizuet. Nafarroako 171 udalek duela hilabete batzuk aurkeztu zuten lege egitasmoari ezezko eman diote UPNk eta PSNk, bata ezetza borobila, bestea abstenzioarekin.
171 Nafarroako udal horiek eskatu dute landaguneetako herrietarako osasun zerbitzu egokia. Alderdi horiek aukera hori kendu dute. Orain egiten dugun galdera hau da: osasun zerbitzuak landaguneetan bermatuta daude?
Ekimen oso interesgarria izan da, Nafarroako 171 udal ados jarri dira Nafarroako Legebiltzarrean egitasmoa aurkezteko, oso ekimen baliagarria, nahiz eta hutsean hurrengoan UPNk, eta PSNk utzi, udalez udal, eta ideologia guztien gainetik bat etortzea, hori izan da lorpena.
Espero dugu, behintzat 171 udal horietako biztanleak adi izatea, eta konturatzea zergatik ez diote utzi aurrera egin...
Dena den interesgarria izango litzateke, denok jakitun izateko, zein den proposamenaren muina, hona hemen bi pintzelada: Langileen baldintzak hobetzea, larrialdietan iristea denbora gutxian bermatzea, ibilgailu egokituak bermatzea... Landaguneetan biztanleen osasun zerbitzuak bermatzea, alegia.
Gerardo Luzuriaga
08:26 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados