Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

28/03/2014

Gerardo Luzuriaga Sanchez euskaltzain urgazlea

 

28 urte eduki arte, Oñatira joan arte  ez nuen euskara ikasteko beharrik, ezta aukera garbirik ere. Lau hitz euskaraz baino ez nekien, Valladoliden, Gasteizen, Bilbon ikasitakoak: egun on, kaixo, bai…

 

oñati.jpg

 

Kontua aldatu zen Oñatira heltzean, ailegatu bezain laster, konturatu nintzen ezinbestekoa zela euskara jakitea, ez soilik Oñatin integratzeko, baizik eta Euskal Herrian bizitzeko, eta euskal biztanlea sentitzeko.  Horrela pentsatu, eta horrela egin nuen. Asko kostatu zait, urte asko eta asko egin ditut ikasten euskaltegiz euskaltegi, hamaika irakasle eduki ditut, ez dakit buruan edukiko ditudan haien aurpegi guztiak, baina denei eskertzen diet egindako ahaleginak euskaldun bihurtzeko.

oñati.png

 

Egun hortatik eguneraino euskararen alde ahal izan dudan  guztia egin dut. Soin Hezkuntzako Euskal Erakunde Fakultatean (IVEF) izan nintzenean, adibidez, Liburutegiko katalogoa euskaraz egin genuen, nahiz eta Euskal Herrian Euskaltzaindian, HABEn eta IVEFen soilik  egiten zen. Euskarazko aldeko talde askotan parte hartu dut, bai lanean (Tiraka), bai kanpoko ekintzetan (Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia), bai asialdiko kontuetan.

liburua.png

 

Euskara beti  gaztelaniaren atzetik doanez, ez soilik Nafarroan, baita Iparraldean eta Euskadin ere, euskararen aldeko  borroka guztietan parte hartu dut.  Nik uste dut horregatik 2013. urtean euskaltzain urgazle izendatu nindutela, Estellerriko aintzindariek hasitako bidea osatuz,  Felipe de Murietakoak, Juan de Biurkok (Bargota) Laura Mintegik (Lizarra)  egindako bideari jarraitzeko.

 

Egia esateko euskaldun berriei ez zaigu erraza egiten euskara jardutea, nire adineko euskaldun berrientzat ez da  erraza euskarari merezi duen tratamendua ematea;  gure prestakuntza gaztelaniaz izan da, askoz erosoago aurkitzen gara gaztelaniaz euskaraz baino. Militantzia dela eta euskararen alde egiten dut, eta eguneroko ekimen gehienak euskaraz burutzen ditut.

 

 

Euskal Herria ez da herri egokiena euskaldun berrientzat, Euskal Herrian denok eta beti euskaraz hitz egingo bagenu, euskaldun berriek ere daukagun maila baino askoz hobea edukiko genuke… baina, tamalez, bi hizkuntzetan landu, lan egin behar dugunez… Bietan kili-kolo moldatzearen sentzazioarekin bukatzen dugu. Errealitatea da,  ekintza guztiak, egun osoa euskaraz lan egitea ezinezkoa egiten zaigu, gaztelaniaz bizi garen herrian bizitzen baikara. Batik bat, bi hizkuntzetatik bat, euskara, normalizaziotik urrun baitago oraindik... hori dela eta konturatu gabe 10tik 8 ekintza gaztelaniaz burutzen  dugu...

 

 

***

1956ko urriaren 26an Nazarren jaio nintzen, -Laura Mintegi euskaltzaina egun berean 1955ean Lizarran jaio zen; beraz urte bat beranduago jaio nintzen ni.

Nazar Berrotza haranean dago, Estellerriko herri txiki-txiki bat da.

 nazar.jpg

Nekazarien herria zen eta da, herriko biztanleak nekazaritzaz eta abeltzaintzaz bizi ziren, garai hartan  150 biztanle inguru zeuzkan herriak. 1956. urterako populazioa murrizten ari zen, familia batzuk hirietako bidea hartu baizuten.

 

 

Hamar urte batzuk lehenago edo indarra elektrikoa eta ura sartu zuten etxeetan;  herrian ez genuen arropa garbitzeko makinarik ezagutzen, ez telebistarik, ez hozkailurik, ez komunarik…  traktoreak oraindik ez ziren ailegatu herrietara…

bueyes.jpg

 

 

Gurasoak hirietara joateko behin baino gehiagotan pentsatu baziren ere, herrian geratu ginen. Traktoreak urte horietan agertu ziren herrian. bost urte neukala edo... Etxean ezagutu nituen idiak laster saldu zuten, eta lur gehienak, onenak  traktorea zeukan bizilagun bati “erdibana” eman genion;  berak  egiten zituen lanak eta hori dela eta  etekinak erdibana banatzen genuen. Hiru urte neukala aita artzaina zen.

 

Nazarren bertan jaio nintzen, ohitura zen bezala,  ama ez zen  Iruñera erditzera  joan;  haurtzaroa aske bizi izan nintzen, herri horretan hezkuntzak ez zeukan garrantzia handirik, areago andereñoa zahar samarra zen, 1960 hamarkadarako erakusteko ilusioa eta indarra galduta zeukan… Ondo ikasi genuena aitzurra, igitaia, sega, aizkora erabiltzea izan zen; ezbairik gabe irakurtzen eta idazten baino askoz hobeto.

 niños.jpg

Familian zazpi anai-arreba izan ginen, seigarrena izan nintzen, aurreko anaia hamabost egunekin hil zen, jaio nintzenerako bi arreba nagusiak Bilbon lan egiten zuten neskame, beste anaia bat laster joan zen Elorriora.

 

Hamar urterekin Lizarrako eskolapiotara apezgai eraman ninduten, lehenengo urteak oso gogorrak eta jasanezinak izan ziren, justu bainekien irakurtzea… Hemeretzi urte arte egin nuen apaizekin, azkenenean gustura eta ondo egokitua.

pastor.jpg

 

Opor guztietan herrira bueltatzen nintzen, garai hartako oporrak oso luzeak ziren,  udako oporrak lau hilabetekoak ziren, ekainetik urrira arte, etxeko beharretan laguntzen nituen, garai hartan, batez ere udan beso guztiak beharrezkoak ziren nekazarien lanak aurrera eramateko. Herrietako jaiak, Lizarrako diskotekak (El Trovador, Oasis, Naxos…), Kanpezuko (Yerti), Urantziako (Margan) ibili ginen,  haraneko futbol torneotan parte hartzen genuen… 

 

  

14 urte arte  ez nuen kontzientzia politikorik, ezta kontzientzia abertzalerik ere, 14 urte horiek arte herrian zegoena  jaso nuen konturatu gabe, herria ez zegoen politizatuta, nahiz eta denok agintzen zutenari men  egiten genion  hausnartu barik. Hau da, frankismoan  bizi ginen kritikoak izan gabe.

Nire familia, ez zen nabarmentzen ezertan, ez politikan, ez erlijioan, ez ohituran… Herrian normala zenari jarraitzen genion…  Edozein familia bezala. Etxean el Pensamiento Navarro jasotzen bagenuen ere, ez dut uste jakingo genukeela egunkari atzerakoia zela, ohitura baino ez baitzen egunkari hori erostea…

  niño.jpg

 

Herriko giroan murgilduta nenbilen, kritikarik gabe, erlijioa, politika, ohiturak… denok ginen Real Madrileko jarraitzaileak, denei gustatzen zitzaizkigun boxeoa eta zezenketak, adibidez…

 

 

Ez dakit zer dela eta dena hasi zen aldatzen, kritikoa bihurtu nintzen, erlijioarekin, giza harremanekin, frankismoarekin, kapitalismoarekin, matxismoarekin, kirolarekin eta batez ere politikarekin… Aldaketa, jakina ez zen izan egun batetik bestera…  aldaketak ia konturatu gabe joan ziren egiten, beste batzuk ere bide berbera egin zuten, garaia aproposa zen horretarako…

Euskara ikastea ez nuen beharrik abertzalea eta euskalduna sentitzeko, euskaldun petoa sentitzen nintzen euskara jakin gabe;  nafar guztiak euskadunak izango gara nahiz eta euskara ez jakin, euskara galdu baikenuen aspalditik, eta inork ez baitigu aukera ikasteko; hortaz, nahiz eta euskara ez jakin euskaldunak gara, euskaldunak  sentitzen gara, espero dugu baldintzak hobeak edukitzearekin batera, Berrotzako biztanleak aukera edukitzea euskara normaltasunez ikasteko, eta euskaraz ere berba egiteko.  

pelotari.png

 

 

 

 

 

 

 

Hemeretzi urterekin Valladolideko Unibertsitatean egin nituen lehenengo hiru urteko Filosofiaren karrera. Gasteizen sortu berriko Euskal Herriko Unibertsitatean bukatu nituen laugarren eta bosgarren ikasturteak.

 

Soldaduzka Espainiako Leon, Toledo eta Burgos hirietan egin nuen.

futbol.png

 

Madrilen, Hemeroteka Nazionalean eta Instituto Bibliografikoan lan egin nuen bi urtetan.

 

Inma bilbotar neskarekin ezkondu  nintzen, Bilbon ere  bizi izan ginen hirupalau urtez. Urte horietan Eusko Ikaskuntzak kontratatuta Bizkaiko artxiboen zentsua beste lankide batzuekin batera herriz herri, erakundez erakunde egin nuen.

 pilotari.png

28 urterekin Oñatira joan ginen bizitzera, emazteak Gipuzkoako Foru Aldundian lanpostua lortu baitzuen. Lan ugari egin nituen urte horietan:  Gipuzkoako liburutegien zentsua, Oñatiko Unibertsitateko katalogo bibliografikoa…

 

Oñatin eduki genituen bi seme-alabak.

 

oñati1.jpg

 

43 urterekin Gasteizera bizitzera etorri ginen, Gasteizen jarraitzen dugu bizitzen…

 

gasteiz.jpg

 

 

 

23/03/2014

Lingua navarrorum

Iruineko kaleak dotore jantzi ziren atzo, milaka lagun bildu ginen Irunean euskararen alde. Ezbairik Gabe, napar guztiek eduki beharko genuek euskaraz bizitzeko euskubidea; baina horretarako euskara ofiziala izan behar da Nafarroa osoan.
Atzo argi eta ozen aldarrikatu genuen Nafarroaren hizkuntz politikaren aldaketa. Tristea da ikustea nola Nafarroa dago bereiztuta hiru gunetan.
Eskerrak historian, gure arbasoek azkarrak izanda, euskarari izendatu zioten LINGUA NAVARRORUMa, horrela ez dago zalantzarik zein da Nafarroaren hizkuntza, EUSKARA.
Atzo oso egun garrantzitsua eta erakargarria izango da. ZORIONAK NAFAR GUZTIEI...

Más vale que nuestros ancestros denominaron a la lengua vasca LINGUA NAVARRORUM, que si no estos políticos y también algunos habitantes de esta Navarra que nos está tocando vivir hoy, dirían que Navarra nunca ha tenido nada que ver con la lengua vasca, con el euskera.

Ayer fue un gran día miles de navarros y navarras estuvimos en Pamplona reivindicando la oficialidad de la lengua vasca en toda Navarra, estuvimos reivindicando una política lingüística distinta, dónde todas las navarras y navarros seamos iguales. La respuesta ha sido mundial, este es el camino y a cabezones no nos ganan muchos, ahí estaremos defendiendo nuestros derechos lingüísticos y culturales...

Gerardo Luzuriaga

21/03/2014

Potato en Iturriaga (Mirafuentes)

mirapotato.jpg

18/03/2014

XII encuentro de mujeres

 

El 12 de abril se reunen las mujeres de Ancin - Amescoa - Valle de La Berrueza.

Visita a Zuñiga, almuerzo en Mendaza (Encina de tres patas y santa Coloma), Sorlada, San Gregorio (exposición de "Cien años de historia de los pueblos del Valle de La Berrueza"), comida, música y baile.

Ondo pasa eta ondo ibili

G. L.

16/03/2014

Mari Alvarez de Eulate Ciordia

Justo el viernes cuando llegué a Nazar me he enterado de la muerte del MARI, me hubiese gustado haber acudido al funeral para acompañar a sus familiares, como muchas otras veces me he enterado tarde. Vaya desde aquí mis condolencias.

El Mari y la también Nazarena Esther se casaron en Nazar, vivieron en el barrio de arriba, allí tuvieron a la mayoría de sus hijos, hasta que un día decidieron ir a Elorrio. Hasta ese momento fueron vecinos nuestros, aunque yo justo habría nacido, pero si mis hermanos mayores que son de la misma edad que los hijos mayores de Mari y Esther. Y así nos lo recuerdan tanto unos como otros.

En Elorrio pasaron la mayor parte de su vida, aunque en cuanto pudieron bajaron todos los veranos a Nazar, como lo siguen haciendo la mayoría de hijos y nietos.

Ánimo a todos. Beti edukiko dugu Mariren bizitza gure oroimenean.

G. L.

mari.jpg