Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

12/08/2014

NAZARREKO Futbol Txapelketa

NAZARREN, Berrotza haraneko herrian, urtero, 23 urtetik hona futbol txapelketa antolatzen dugu.

 10418928_10202052682099898_7501189315079637113_n.jpg

 

Dagoeneko oso ezaguna da inguruetan, dena den mezu honen bitartez inguruetako taldei parte hartzeko animatu nahi diegu, eta aurtengo partidak, ordutegia eta partaide bereziak nahi ditugu aipatu, eta bidebatez betiko jokatu diren eta berri sortuko diren taldeei nahi diegu animatu Nazarreko XXIIIko futbol txapelketan parte hartzeko.

Alde batean, ohikoa den bezala, Nazarreko Txapelketa Azkarra izango da, betiko moduan inguruetako taldeen txapelketa azkarra egingo dugu, eta horien artean irtengo da aurtengo Nazarreko txapelduna.

10455050_751634504893353_5241302202611126148_n.jpg

Beste aldean, aurten txapelketatik at  IZARRA, ARENAS eta ONDALAN futbol taldeek parte hartuko dute. 

Urte hauetan herri inguruetako (Murieta, Antzin, Legaria, Azedo, Zuñiga, Galbarra, Gastiain, Ubago, Mendatza, Iturriaga...) 12 eta 16 urte arteko neskek eta mutilek parte hartu dute. Honez gero, hainbeste urte iragan ondoren txapelketa horretan parte hartutako neska eta mutil askok nostalgiaz gogoratzen dute bizi izandako egunak, abuztuan izanda, giro ezin euskaldun eta alai  izan da lehendabiziko unetik.

Lehenengo momentutik  Luis Monreal Perez de Pipaon, eta Oscar Zudaire Crespo arduratu dira hau dena martxan jartzen, eta horiei ezker jarraitzen du irauten NAZAR herrirako ohorezko handia  den jarduera hau.

10487371_10202421557761559_6929516449855961900_n.jpg

Merezi du parte hartzea, merezi du hurbiltzea... ez soilik futbola jokatzeko, baizik eta inguruak ere paregabekoak direlako, futbol zelaia 800 metrora dago, orain ez dago berde-berde abuztuan gaudelako, baina inguruetako zuhaitzak, mila urte baino zaharragoak direnak, arte horietako keizpean gozatzea,  Kostalera eta Joar mendi tontorrak eta Kodeseko mendiak ikustea merezi du. Hurbil zaitezte!

Txapelketatik at jokatuko diren partidak:

Abuztuaren 21ean - Osteguna - (Neskak)

     6:30 - NAZAR (Hamaikabat) - ASARTA

Abuztuaren 22an - Ostirala

    5:30 - IZARRA (Lizarra) - BERROTZAko selekzioa

    6:30 - ARENAS (Aiegi)   - ONDALAN (Villatuerta)

campo.jpg

Abuztuaren 24an - Igandea - (Benjaminak)

    5:00 - NAZAR (Hamaikabat) - AZEDO

    6:00 - NAZARREKO XXIII TXAPELKETAREN FINALA

G.L.

 

 

Los comentarios son cerrados