21/10/2014
azkenean urrats bat... Euskara Nafarroa osoan.
Nafarroan urte dezente galdu dugu, gazte eta gazte pilo galdu dute euskaldunak izateko aukera. Berrotza eskualdean askotan entzun dut hau gazteengandik, niri debekatu didate euskaraz ikaztea, eta arrazoi osoa daukate.
Euskaldunak izateko esfortzurik gabe, gainera, euskaldun naturalak, eta onak, Txiki-txikitatik euskara bereganatuta.
25 urte ondoren Legea aldatzear dago, oso pozik jaso dugu berria, baina batez ere ulertzen dugunean hau lehenengo urratsa baino ez dela izan, ez dugu hartuko atsedena Euskara ofiziala Nafarroan osoan izan arte.
Zein den aldaketa: D eredua (irakaskuntzan) eremu ez euskalduneko sare publikoan eskaini beharko dute, hau proposatuko dute PSNk (bai, ondo irakurri duzue, PSN), Geroa Baik eta Ezkerrak. Zer edo zer aldatzen ari da Nafarroan. Legearen aldaketa EH Bilduren eta Aralar-NaiBairen botoekin aurrera irtengo da. ZORIONAK.
EH Bilduk 1986 urtean moduan (garai hartan HB izanda) jarraitzen du aldarrikatzen Nafarroa osorako ofizialtasuna. Lortzeko bidean gaude, lortzeko zorian gaude... Europan inon ez zegoen herri baten zatiketa indarrean jarri zuten Nafarroan.
Urte dezenten aldarrikatu duguna, ezustez heldu zaigu, pozik egoteko modukoa. Ospa dezagun, batez ere eremu ez euskaldunean bizi garenok.
Nafarroa hiru eremutan banatzea ez zen zilegi, ailegatu da ordua horrekin bukatzea, hona hemen lehenengo urratsa. Ezbairik gabe UPNk mirariak egingo du hori aurrera joan ez dadin, baina Legearen kontra eta batez ere herriko jendearen kontra borrokatu beharko du.
Gerardo Luzuriaga
17:09 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados