28/02/2015
Elkarri-Lokarri
Kaixo:
Hona hemen bazkide baten iritzi kritikoa.
Hasiera-hasieratik izan naiz Elkarrin, baita gero ere Lokarrin, ilusioz eta gogoz eman nuen izena, urteak pasa ahala mugimenduarekin kritiko bihurtu arren, Elkarri eta Lokarri barruan jarraitu dut. Beharrezko lana egin duelako, eta garai zailak eta latzak zirelako. Oso lan ona egin dugu!
Dena den esan behar dut, askoz gehiago espero nuen mugimendu honengandik, espero nuen estatuarekin eta podere ofizialarekin kritika zorrotzagoa erabiltzea, eta ez erortzea politikakerian, batzuetan iruditu zaidan moduan.
Nik uste dut, orain ere, eta batez ere orain, beharrezkoak direla antzerako mugimenduren bat benetako eta betiko bakea lortzeko, orain agurra egitea uler daiteke, eta horrela jaso dut, orain arte Elkarrik eta Lokarrik aldarrikatzen zuen guztia lortuta daukagula. Niri iritziz ez da horrela, oraindik bakegintza eta elkabizitza eremuan asko falta baitzaigu.
Herri honetan oraindik ez dugu lortu oinarrizko giza eskubideak edukitzea, oraindik mila kontu dauzkagu aldarrikatzeko. Batzuk oinarrizkoak.
Agur honekin, lana erdian uztean kritikoak izan garenoi arrazoia ematea da. Batez ere azken momento arte bazkideak izan gerenoi.
Ustekabez eta sentsazio arraroaz jaso dut Lokarriren agurra. Ez nago ados, umezurtz utzi duzue mugimendua, eta herria, nork beteko du oraindik beharrezkoa egin behar den lan interesgarri hori?
Gerardo Luzuriaga
09:13 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados