Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

04/02/2016

Oposaketak

Asko eta asko hitz egiten ari da Nafarroan hezkuntzako ereduei buruz eta oposaketei buruz.  biei buruz emango dut daukadan iritzia.

Azkenena oposaketak ez dira geratuko bertan behera Nafarroako Gobernuan dauden bi alderdi kontra daudelako, ez, baizik eta Estatuak (Espainiak) helegitea jarri duelako. 

Bitxia izan da, azkenean UPNk oposaketen eskaera epetik kanpo egin omen zuenez, oposaketak bertan behera gera daitezke. Hau da marka hau!

Dena den afera hau, arraro samar izan da. Eskaintza UPN egin zuen, 2015 urtean, garai hartan ere gaztelaniazkorako ez zeuden kontenplaturik, garai hartan inor ez zen kaxatu, ez orain dauden gobernuan "Ahal dugu" eta "Ezkerra", ezta orain kexatu diren sindikatuak ere. Esanguratsua, hau kontuan hartzekoa da. Zergatik UPN gobernuan zegoenean ez zuten fitxik ere esaten eta orain Gobernua apurtzeko zorian ailegatu dira.

Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoa aurkeztu du, eta aurrekoan bezala hauek ere eskainiko dituen postu gehienetan esuskara eskatuko du.

Ahal dugu eta Ezkerra alderdiak ere horren kontra agertu dira. Gehiegi iruditu zaie. Niri berriz, gehiegi iruditu zaidana alderdi hauen azalpenak eta adierazpenak iruditu zaizkit. Ezer ez dakien batentzat ziur aski, hori gertatzen denean, eskaintzen dituzten lanpostu guztietan euskara eskatzea gehiegikeritzat emango du. Gehiegi jakin barik horrela ikustea logikoena da. Baina alderdi horien arduradunak gain honen iguruan adituak izan behar direnez, Nafarroako egoera, eta batez ere Nafarroan dagoen desoreka ezagutu beharko lukete.

Azken finean euskararen eta gazteleraren arteko oreka lortu nahi badugu, egun batean, gaur bihar baino hobeto hara eramanto dituzten bideak landu beharko genituzke. Beste aldetik naparrak guztiak nahi badugu berdin kontsideratu denei eman behar diegu aukera euskaraz ere eskolarizatzeko, napar guztiak egun batean gaitasun berak eduki ditzatela.

Inori ez zaio bururatzen pentsatzea Nafarroan orain arte euskara zer zapalkuntza jasan duen, baita azken urte hauetan ere, PSEK eta UPNk Gobernuan izan diren urte hauetan, hain zuzen ere.

Oraingo desoreka ez bazen existitzen, ados geundeke Ahal dugu eta Ezkerra alderkiek aldarrikatzen dutenekin, baina Nafarroa desorekan bizi da, desoreka hori ez diogu emango buelta bultzatzen ez badugu, eta kontra egiten ez badugu.

Lehenengo,  bigarren  eta hirugarren mailako nafarrekin bukatu behar dugu, eta horretarako onena da nahi duten nafar guztiei euskaraz eskolarizatzekoa da. Hau da biderik zuzena, gainontzeko bidezidor guztiak inora eramaten dizkiguten bideak direlako.

Honekin Ahal duguren  eta Ezkerraren politikariek oker egin dute, nahita gainera. Oreka deitzen diotelako desoreka duenari. Betiko argudiekin bat datozelako. Triste, baina erreala.

 

Gerardo Luzuriaga

 

 

 

 

 

 

 

 

Los comentarios son cerrados