Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

06/06/2016

Ekainak 4 iragan da.

Oso egun berezia izan da. Herri txiki-txiki batean omenaldia euskarari egin diogu. Nazarren hain zuzen ere. Espero genuen moduan inguruetako herrietatik bildu ginen Joarreko tontorrean. Urtero moduan onena, ona izan arren, ez zen izan hamarretakoa, ez. Aurrezkua, hitzalditxoa, bide guztietatik jendea igotzea... Jende ezezaguna ezagutzea, ikustea, ezagunak berriro ikustea… Nafarroako ikurrinarekin batera… denok bere ondoan.

DSCN1968.JPG

Nazarren musika lagun hirurak arte ibili gara, txistulariek alaitu gaituzte goiza. Nazarren aspalditik entzuten ez genuen musikaz. Bazkaria betiko moduan ezin hobeto.

 DSCN2050.JPG

 

Plazara ailegatu garenerako Osasuna eta Presoen aldeko ikurrinak bazeuden, Nafarroako ikurriña erraldoia horma batean jarri dugu.

Batzuek komentatu zidaten falta zitzaiguna hitzalditxo bat, inguruetako euskarari buruzko hitxalditxoa edukitzea. Egun batean, eta batez ere, egun horretan ezinezkoa dena betetzea, di-da batean pasatzen da eguna. Konturatu orduko gaueko bederatziak dira; beraz oso zaila da egun horretan ekitaldi gehiago antolatzea.

Umeak ere ezin hobeto ibili dira, goizetik jolasteko gaztelua abian jarri genuen, han ibili dira saltoka, eta oihuka… gero lauretan… animatzaile kulturalak umeak, helduak eta zaharrok animatu gaitu. Hor ibili gara buru belarri…

DSCN2072.JPG

Gero pilota partiduak, aurten neskak ere protagonistak izan dira. Mendazako bi neskak Mirafuentesekoen kontrako ibili dira. Palaz. Oso partido ona, eta azken momento arte emaitza kolokan izan da. Mirafuentesekoek irabazi dute. Hasieran Mendazakoak lau eta huts jarri dira. Ematen zuen erraza irabaziko dutela, baina azkenena aldrebes izan da. 22-18. Bistaz oso ezagunak dira, baina barkatuko didazue, baina izena soilik Nuria Txaskorena daukat buruan.

DSCN2161.JPG

 

Gero eskuz jokatu dugu gazteak (Jabier Atxa-Jon Luzuriaga) zaharren aurka (Naparra-Gerardo). Gazteek irabazi dute, baina espero zuten baino zailagoa. 22-19. Partido ere galanta. Arratsaldeko bostetan, eguzkiak zuzen-zuzenean jotzen, eta gainera Joar mendia egin ondoren. Ez da aitzakia, ez. Ondo irabazi dute.

Arratsaldean musika eduki dugu, zortzietatik hamabiak pasatu arte, Aurelio musikari mundiala, han izan garenok dantzatu dugu Aurelioren abestiekin.

 

DSCN2197.JPG

Datorren urtean BARGOTAri pasatu diogu lekukoa. Egun xumea bezain aberatsa, aurretik esan genuen moduan, miraririk egin gabe, dena kontrolpean baina ezer arraroa egin gabe, jaia guretzat eta gurea. EUSKARA irabazlea…

 

DSCN2179.JPG

Comentarios

Eso es pegada, desde el seis y el zaguero esperando la pelota en el extremo del frontón. Hemos visto unos muy buenos pelotazos. Casi-casi, el mocetón de Nazar, también de apellido Luzuriaga, los saca del frontón a los contrincantes que se han defendido como jabatos, lo mismo desde atrás que desde el suelo... Hemos visto un bonito y vistoso partido...

Anotado por: Xabi | 07/06/2016

oso egun polita eta berezia, nire lehenengo aldiz izan zan, baiña ez da izango azkena,
eta Aurelio DJ, un pasote, oso ona, un viejo rokero.
Gerardo ahal doztazu bialdu mendiko argazkia meze, emailez? arrua_15@live.com

Anotado por: arantxa | 07/06/2016

Los comentarios son cerrados