Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

02/03/2018

Euskararen Legea

Nafarroako Legebiltzarrak (Parlamentuak) eman du lehenengo urratsa Euskararen Legea aldatzeko. Batzorde bat sortu da horren gaineko kontuak aztertzeko eta proposamen bat aurkezteko. Sei hilabete dauka batzorde berezi horrek aipatutako proposamena egiteko.

Kontu asko dira kontuak hartzeko, erronka ederra da. Garaia zen gai garrantzitsu honi heltzeko, ez da izango batere erraza, baina ezin zen iragan legealdi hau gai hau ikutu barik. Ausarta izan dira, zer edo zer ateratzeko ezinbestekoa zen hastea, bidea ez da izango batere erraza, Nafarroan euskara gaiarekin beste leku batean arrunta dena, eta ontzat ematen duena ezinezkoa bihurtzen baita.

Erronkak potoloak dira:  zonifikazioa gainditzea. Zonifikazioa inoiz ez zen abian jarri behar, zer tristura lurralde bat hiru zati edukitzea, hiru lerrok lurralde bereizten duena, inon gertatzen dena, martxan jarri zuten Nafarroan.

Euskara ofizial izatea Nafarroa osoan, hori ere normaltzat ematen da edozein lekutan Nafarroan izan ezik. Euskara politizatuta izan da, hasiera-hasieratik;  ez soilik hori nahi dugunean aldatu.

Ezbairik gabe, batzorde horrek errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu behar du, eta kontuan hartuko duelakoan nago

Ondo dakigunez akordio programatikoan ez zen sartu; beraz gobernuan dauden lau alderdik aukera edukiko dute bere proposamenak aurkezteko. Espero dugu mamian ados jartzea.  

Saio honetan ez dugu galduko ezer, erraza izango baita zer edo zer positiboa ateratzea,  nahiz eta dena ez lortu urrats honeetan, baina bai izan daitekeela abiapuntua hurrengo legealdian lortzeko.  Animo eta jakin ezazue nafar batzuek, askok itxaropena daukagu batzorde berezi honetan.

Gerardo Luzuriaga

Dejar un comentario