25/04/2018
MARMOTAREN EGUNA
Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin gutxienez...
Egunkariek, telebistek, blogek, txioek etabarrek egun hauetan amua irentsi dute. Behin eta berriro helarazi baitute berritzat zaharra dena. “La Biblioteca Digital Vasca arrancará este año con los 3.000 primeros títulos”.
Asko eta asko idatzi dugu EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALAri buruz, hobe esanda EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALAri buruz. Ideia nahi baduzue eduki, nahiko da Interneteko bilatzailean jartzea Euskal Liburutegi Nazionala edo Euskal Liburutegi Digitala, artikulu andana irtengo delakoan nago. Dagoeneko aspertuta gaude kontu hau errepikatzen eta errepikatzen.
Kopiatuko dut Jakin aldizkarian eta egunkari batzuetan urte hauetan idatzitakoan, esanguratsua da.
Aurretik 2003 urtean “Recorrido por las Bibliotecas Virtuales del País Vasco” izenburuko artikulua idatzi nuen Bilduma aldizkarian. Duela 15 urte ikusi genuen beharrezkoa zela eremu hau antolatzea, 15 urte hasi dira eta hastapenean jarraitzen dugu izaten.
Esaten dute Liburutegi Digitala bai Liburutegi Nazionala ez. Zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?
2007 urtea 160 JAKIN aldizkariaren zenbakian Euskal Herrian proiektu bateratua egiteko premia eta abantailak zehaztu genituen. Egun ere berdin-berdin eta arrazoi berriekin gauza bera esango genuke. Pena urte hauetan Eusko Jaurlaritzan ibili diren agintariek kasurik ez digutela egin.
“ Herri gehienetan liburutegi digitalaren ardatza liburutegi nazionala izan da. Areago, gainerako herriek liburutegi nazionala erakunde kulturalik kuttuena bezala zaintzen dute. Gure kasuan, aitzitik, erakunde baten ardura falta bistan dago…
“Inondik inora, gainerako Herri guztietan egiten den bezala Euskal Herrian ere erakunde ofizial batek koordinazioa eta erantzukizuna bere gain hartu beharko luke. Eta Liburutegi Nazionalaren lekua –erakunde nazionala sortu arte, behintzat- Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Joana Albret, Principe de Viana edo antzerako erakunderen bat izan daiteke, proiektu hori aurrera eramango duen erakundea.”
“Ikus ditzagun erakunde koordinatua edukitzearen abantailak:
- Gainerako erakunde kulturalak ahalegin horretan inplikatzeko ahalmena edukiko du;
- Euskal Herri osoko erakundea izango da, eta era horretan EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko errealitatea gaindituz Euskal Herriko lurralde osoan lan egiten duten erakundeek parte hartzeko aukera edukiko dute;
- Erakunde publikoa da
- Proiektu horrek aurrera eramateko behar dituen baimen ofizial guztiek erraztasuna edukiko dute.”
Erakunde NAGUSI hori ere ez dugu sortu.
2009 urtean JAKIN 172 zenbakian hau adierazi genuen: “egun, liburutegi digitalei dagokionez, antzeko egoeraren aurrean aurkitzen garelakoan gaude, nahiz eta azken bi urte hauetan bi proiektu azapimagarri martxan jarri diren: BiNaDi… eta Ondarenet… “
“Kontua da, orain lehen bezala, Euskal Herrian ez dagoela ekoizpen digitala jasoko duen erakunderik; orain ez da sortu Euskal Liburutegi Nazionala, eta hortaz, ez dago euskal ekoizpen digitala jasotzeaz arduratzen den erakunde nagusirik. Aurreko artikuluan argi samar geratu zen digitalizazio politika planifikatua eta koordinatua edukitzeak daukan garrantzia edozein herrirentzat; eta bereziki, liburutegi nazionala izateak, liburutegi digitalaren ardatza izan dadin, gure inguruko Herri gehienetan gertatzen den bezala. Euskal Herriaren kasuan, tamalez, oraindik esparru hori koordinatzeko erakunde nagusi horren faltan gaude.”
Digitalizazio-alor horretan bizi dugun kaosarekin bukatzeko ezinbestekotzat jotzen dugu Euskakiko Liburutegia ahalik eta azkarren abian jartzea.
2011 urtean JAKIN 185 zenbakian hau adierazi genuen: “Koordinazioari dagokionez, aurreko urteetako gabeziekin jarraitzen dugu. Aspalditik aldarrikatzen dugun erakunde nagusia sortzeko oraindik ez gara gai izan. Erakunde horren beharra, berriz, gero eta premiazkoa da. Azken urteetan Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak eta beste mugimendu batzuek egindako aldarrikapenek eta proposamenek fruituak eman zituzten eta 2007an, eta Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 Legea indarrean jartzea lortu genuen. Oraindik lortu ez duguna Euskadiko Liburutegia da, nahiz eta Legeak propio ezarri Legea indarrean sartu eta gehienez ere 18 hilabetera eratuta egon beharko lukeela. Hortaz, 2009ko maiatzetik hona, dagoeneko bi urteko atzerapena daramagu. Noiz arte?”
“Digitalizazio-alor horretan bizi dugun kaosarekin bukatzeko ezinbestekotzat jotzen dugu Euskakiko Liburutegia ahalik eta azkarren abian jartzea, digitalizazio-eremuari dagozkion eskumenak erakunde horrek har ditzan. Biblioteka guztien burua eta koordinatzailea izan dadin, alegia.”
“Euskal Herriko digitalizazio politikaren ezaugarri nagusia koordinazio ezak izaten jarraitzen du…”
Irtenbidea Liburutegi Nazionalaren sorreran datza… Tristea da, gaur egun ere, euskal liburu eta aldizkariren bat kontsultatu nahi izanez gero, hamaika erakunde desberdinetan, erakundez erakunde Interneten kontsultatzen ibili beharra izatea, eta oraindik askoz okerrago, Frantziako edo Espainiako Liburutegi Nazionaletara jo beharra izatea”
“Bitxia da, Euskal Herria liburutegi eremuan duela urte batzuk mundo osan aitzindaria izanda, gaur egun hain deskoordinaturik eta atzeraturik egotea. Jon Bilbaoren Eusko Bibliographiaren proiektua…”
“Halaber, esan behar dugu esukal liburutegi digitala sortzeko ez legokeela oztoporik, ez alor teknikaoren aldetik, ez alor kulturaletik, ezta alor politikotik ere. ..”
Euskal Herrian digitalizazioa ez dago araututa, ez dago antolatuta... egitasmo politikoak bihurtzen dira, etekin politikoak soilik ateratzeko... Aurrekontuetan ez dago diru partida finkorik horretarako…
2014 urtean JAKIN 205 zenbakian hau adierazi genuen: “Digitalizazioaren politikari dagokionez, plangintza eta koordinazio eza da ezaugarri nagusia…”
“Aurreko legealdian alderdi sozialista iritsi zen EAEko gobernura, baita joan ere; eta lau urte horietan eremu horretan ez zuen ezer berezirik sortu…”
“Tamalez, nazionalistekin jasan duguna sozialisteken ere tokatu zaigu jasatea…”
“Kultura sailak balizko erakunde horrek – Euskal Liburutegi Nazional horrek- beteko lukeen futzio batzuk abian jarri dutela: Ondarenet, Liburutegi Digitala, Liburuklik… “
“Euskal Herrian digitalizazioa ez dago araututa, ez dago antolatuta; proiektu horiek batez ere teknologiak direnez, aplikazio informatikoen bitartez kudeatzen direnez, egitasmo politikoak bihurtzen dira, etekin politikoak soilik ateratzeko... Aurrekontuetan ez dago diru partida finkorik horretarako… ez dago behar besteko pertsonal teknikorik… soilik dirua dagoenean, edo dagoen diruaren arabera elikatzen dira proiektuak; kanpoko enpresak kontratatzen dir eta kanpoko enpresek kontratatutako informatikariekin ere funtzionatzen dute. Diruak eta batik bat propaganda politkaren eraginak irauten duen bitartean funtzionatzen du, baina urteak igaro ahala baliabide-eskasian erotzen dira.”
18:28 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados