26/11/2018
Nazarreko karriken izenen proposamena
Gardatxo plataformak luze eztabaidatu ondoren aho batez Nazarreko udalari proposamena bidaltzea onartu du. Ez da izan erraza. Izan ere, izen askorekin eta askorekin ibili gara, denok geneukan izen pilo proposatzeko, lan handia izan da batzuk baztertzea, aproposa zeuden batzuk derrigorrean baztertu behar izan dugu.
Nazar herri txikitxua izanda, komenigarritzat ikusi dugu 6 karrika baino gehiago ez izendatzea.
Hauek dira:
Iturri karrika, Karrika Nagusia, Euskaltzaindia karrika, Amaika bat karrika, Loreto karrika eta Cuarteron karrika.
Karrika Nagusia eta Iturri karrika betidanik izan dira herrian, orain arte herrian dagoen errotulo eto plaka bakarra "Calle Mayor" da, plaka bat, ez gehiago. Iturri karrika ere herrian finkatuta dagoenez, mantentzea ontzat eman dugu.
Loreto karrika hasieratik paper guztietan izan da ez usadioagatik baizik gaur egungo eraginagatik. Azkenaldi honetan Loreto denon ahoan baita.
Euskaltzaindia karrika proposatzea euskararen aldeko jarrera goraipatzeko izan da, batez ere kontuan hartuta erakunde horren bazkide bat herrian jaio izan dela. Nazar herri berezia baita, euskara aspaldi galdu bazen ere, ziur asko XVI. mendean edo; XX. mendean herritik familia ugarik joan izan behar zutenean gehien-gehienok herri euskaldunetara joan ziren, bereziki Elorriora; hori dela eta haien seme-alabek eta hilobek dakite euskara, batez ere udan eta jai egunetan herri euskaldun bihurtuz.
Amaika bat, h barik, herriko fulbol taldeko izen historikoa izanda, karrika bat edukitzeari ondo deritzugu,
Usadioak behartu gaitu Cuarteron karrika izendatzera, historikoki izen horrekin ezagutu dugu auzo bat, garai batean auzorik pobreena, jatorria dator zegozkion zergen laurden bat soilik ordaintzen zutelako , biztanleak lurjaberik gabekoak baitiren.
Orain espero dugu Udalak gure proposamena kontuan hartzea eta biztanleek udalaren osoko bilkurak ontzat ematea.
12:00 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados