04/10/2018
Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia duela 100 urte sortu zen Oñatin. Duela 50 urte batuaren oinarriak jarri zituen Arantzazun. Gaur Arantzazun (Oñatin) pozez gainezka gabiltz den-denok. Euskara Batua sortzaileek ere espero ez zuten bidea egiten ari da. Ezin hobeto doa, aspalditik daude ahaztuta garai hartako tirabirak. Gaur egindako bidea gogorazteko eta gozatzeko eguna da.
Baina nik ezin dut denbora dezente "konfomismo" egoeran bizi, eta dagoeneko banago hausnartzen ea ez dagoen konplizitate gehiegi eta hizkuntzaren biziraupena kolokan dagoenean ez dugun galdu ezinpareko aukera orain 50 urte egin zuten iraultza berriro berpizteko. Erabilera eskasa da, transmisioa apurtzen ari da, gazteek ez dute naturaltasunez hitz egiten, administrazioan ez da lan egiten euskaraz… Hau da egungo erronka…
Garai hartako Txilardegi, Torrealdai, Mitxelena... behar ditugu…
Agian gaur gozatzeko eguna da, eta bihar biharkoa… baina badaezbada hor dago...
Gerardo Luzuriaga
20:13 | Permalink | Comentarios (0)
02/10/2018
Bizitza
Denei gustatuko litzaiguke kontuak lasai, patxadaz, bare, trankil, geldi egitea.
Kontuak horrela egitea abantail asko eta asko dauzka. Ez dago zalantzarik. Denbora askoz hobeto apreziatuko genuke, eta ez ginateke beti denboraren atzetik ibiliko, beti korrika eta beti hamaika kontu egiteko zain, denborarik gabe.
Nori ez zaio atsegina egiten, esnatzea lasai-lasai, ordu laurden bat edo, zergatik ez ordu erdi gozo-gozo ohean geratzea, nagiak ondo atera arte; gosaltzea patxadaz, lanera joatea paseatzen, erlojuari begira gabe. Lanean berdin, arratsaldean berdin… solasaldiak moztu barik...
Baina gaur egun patxadaz bizi daiteke? zaila, oso zaila...
Inguruan daukagun guztia azkar doa, oso azkar gainera. Gustatuko litzaigukeen erritmoa eramanez gero gai izango gara eguneroko beharrak betetzeko. Zalantzan jartzen dut, zaila iruditzen zait.
Bizitzaren erritmoa eta guri eramatea gustatuko litzaigukeen erritmoarekin ez dator bat.
Hortaz, zer da hobe?
Izaera moldatzea eta bat egitea bizitzaren erritmoarekin edo erdira ez ailegatzea...
G. L.
11:17 | Permalink | Comentarios (0)

