Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

23/06/2022

Hamar urte

Egun batean aitona eztulka hasi zen, estulka sakona,  jarraia eta kezkagarria, gauean izugarrizko sukarra eduki zuen, hurrengo egunean ohean geratu zen. Goizeko seietan anaia zaharrak hartu zuen zaldia eta medikuari abisatu zion.

Eskolatik irten ginenean  herriko lau emakume etxean zeuden  gure amarekin, sukaldetik entzuten zen aitonaren arnasa sakona, bere logelatik pasatu nuen, bi musu eman nizkion, begirada alai eta irrifarrez erantzun zidan, eta itxi zituen begiak.

Medikua ailegatu zen bere motorrarekin, pultsua hartu zuen,  eta lasaitu gintuen. Egun horretan ondo lo egin zuen, berarengana hurbildu nintzen eta ez zituen begiak ireki, ez zuen zirkinik ere egin, ezta beste egun batzuetako irribarrea itzuli ere.

Egun horretan tximista baino azkarrago irten nintzen kalera, amari hitzekin ahoan utziz. Lagunekin geratuta nengoen gardatxoen bila joateko. Bidean gizon zaharrekin topatu nuen, eta zakar erantzun nion bere galderari, kezkatuta ibili nintzen egun osoa ea zer ekarriko zidan erantzun zakar horrek. Zorionez, gizon horrek ez zion ezer esan gurasoei eta horretan geratu zen kontua.

Arratsaldean txabolan ibili ginen, etxean ailegatzean ikusi genuen ama atarian, malkoak zeriola. Aitona hil zen, anaia gazteei ez ziguten utzi ikusten.

Herriko beste familia batzuk ere herritik joan ziren,  gero eta ume gutxiago eta familia gutxiago geratzen ginen herrian. Berriro galdetu nion amari ea guk ere egun batean, besteek egiten zuten bezala hartuko genuen hiriko bidea. Lasai amona bizi arte, hemen geratuko gara, aitak ez du eramango bere ama inora.

Hamar urte betetzeko nengoenean Lizarrako apaiza ailegatu zen eskolara, 35 urte inguru edukiko zuena, gizon altua, eta argala. Citroen batekin etorri zen, soilik nik neukan adina ikastetxera joateko, eta di-da batean konbentzitu ninduen, batez ere oparitu zigunean arau-baloi bat eta gozoki poltsa bat.

Irailean oinez joan nintzen Azedoraino, han hartu nuen trena eta Lizarrako Eskolapioen ikastetxera sartu ninduten. 

Los comentarios son cerrados